Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskak borrokan garaile

TAKE-ko nesken lehen taldeak batzutan jolasteko zakarra izan zen norgehiagokan garaile atera ziren, aurkaria baino saskibaloia gehiago erakutsiz.

Partidu garrantzitsua azken larunbat hontan aurpegiratzen zutena gure senior neskak, sailkapenean atzetik zetorren Goerri taldea aurkari, eta Tolosarrak Play Off-etarako baimena ematen duen azken postua defenditzeko beharrarekin. Azken bi norgehiagotan itxura ona eman ondoren, garaipen bat lortzeko beharrean ere bazeuden gure neskak, eta ideia horrekin bidaiatu zuten ba Urretxu aldera.

Alaitzen bajarekin eta ohikoa den Jasonen laguntzarekin, gogotsu aurpegiratzen zuten erronka
Tolosarrak. Ondo berotu ondoren, azkar erakutsi zuten TAKEkoek zuten gosea. Nahiz eta lehen
saskiratzea etxekoentzat izan, lehen laurdenean aurten gutxitan ikusi dan nagusitasun bat erakutsi zuten gure neskek. Presioan baloi ugari lapurtzen zituzten, eta ondorioz sortzen ziren abantaila egoerei probetxu ateratzen zioten, etxekoek ez zekiten nola gelditu jasotzen ai ziren egurra, eta lehen 10 minutuen amaieran markagailuak 5-22koa erakusten zuen Tolosarren alde.

Tamalez, bigarren laurdenetik aurrera, partidua zikintzen joan zan. Naiz eta seguruna ez irakurri,
hemendik batzuetan aurkariaren jarrera edo maila goraipatzea egokia iruditu zaigu, kasu hontan ordea
kontrakoa egitera behartuta gaude. Hurrengo hiru laurdenetan saskibaloi partidua zena gutxika
desagertzen joan zen, borroka batean bihurtu arte. Etxeko entrenatzailea TAKEko jokalariekin hizketan
eta purrustadak botatzen jokoa bizirik zegoela. Urretxuko jokalari batzuen soberan zeuden keinu dexente, eta ulertzeko zaila egiten diren 0 teknika epaileen aldetik. Pena bat, denontzat hobby den ekintza batean hau gertatzea. Hala ere, egun txar bat denok daukagu eta hau ere ulertu behar da.

TAKEtarrak gutxi gora bera burua hotz mantentzea lortu zuten, eta emaitza kontrolpean mantentzea
lortu zuten 40 minutuetan. Jarraien bigarren partiduz 5 hiruko saskiratu zuten Tolosarrak, jaurtiketa
libreetan ere portzentai egokia lortu, eta beste behien erasoan denok gehitzea lortu zuten ere. Honi esker,
azken laurdenean 30 puntuko abantaila ere izatera iritxi ziren. Azken minutuetan ordea etxekoek
markagailua zertxobait estutu zuten, bukaerako emaitza 41-61ean utziz.

Emaitza hobea edo okerragoa izanda, hirugarren partida da jarraien gure neskek lana ondo burutzen
dutena, norgehiagokak sentsazio onekin bukatuz. Zorionak neskak! Ezin gea orain lasaitu, lanen jarraitu
ordea hobekuntza honi jarraipena emateko.

Hurrengo bi lehiak, berriro etxetik kanpo, eta sailkapenean aurretik dauden Askatuak eta Añorga taldeen aurka. Aukera ezin hobea sentsazio positibo hauek sendotzeko, eta denboraldiari beste itxura bat emateko. Denon lanari esker, positibok izateari esker, eta talde bezala sakrifikatzeari esker lortuko dugu!

Aupa neskak, gogor jarraitzera astero gero kantxan merezi dugun bezala gozatzeko! 1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu