Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Beste partidu bat talde bezala hazten jarraitzeko

Garaipena lortu zuen Panelfisa Take taldeak Tolosan.

Larunbat goizean jokatutako partidan aurreko asteko porrota atzean uztea bilatzen zuen taldeak, beraz, saskibaloi ona erakustea zen helburu. Nabaritu zen taldeak zuen gose hori lehen minutuetan, defentsako lan onak hainbat baloi lapurtzea ahalbidetuz, 8-0 irabazten hastea lortu zuten eta Taketarrek.

Hala ere, defentsako intentsitate hori bajutzen joan zen, eta minutuak pasa ahala aurkariek erraz lortzen zuten botean ihes egitea, beraz, gure defentsako akatsak aprobetxatuz eta blokeo zuzenetan abantaila ateraz, markagailua parekatsu mantentzea lortu zuten aurkariek. Aurrean berriz, joko txukuna erakutsi zuen taldeak, jokalariek saskira botatzeko aukera errazak lortu zituzten eta. Honi esker markagailuan aurretik mantentzea lortu zuten jokalariek, nahiz eta hainbat eta hainbat tiro erraz sartzea ez lortu izan.

Beraz, azken laurdenera markagailuan goitik sartu zen taldea, eta ikusi zen taldeak partidu hori irabazteko zuen gogoa, azken minutu on batzuek, 50-43 ko markagailu batekin garaipena etxean geratzea ahalbidetu zuten eta. Gainera, azpimarratzekoa izan zen taldearen jarrera partidu guztian zehar, izan ere jokalari guztiak %100 a emateko prest atera ziren kantxara, eta gainera, aulkian eserita zeuden jokalarien animoak entzun ziren 40 minutuetan zehar, talde sendo bat garela erakutsiz.

Lanean jarraitu beharra dagoela argi dago, baina taldeak duen jarrera onarekin ziur aurrerapauso handiak ematen jarraituko dugula. Azken esfortzua iñauterietako atsedena baino lehen! Egurra neskak! 1,2,3…. TAKE!

menu
menu