Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Iñauterien ondorena...

Bueltak dituzten eraginak

Eromena nagusi den astea igaro ondoren kantxetara bueltatzea ez da lan erraza izaten. Hala ere, TAKE
Orbinox taldeko jokalariak partidua borrokatzeko asmoz kantxaratu ziren, Lasarteko Ostadar
taldearen aurka. Partidu erraza izango ez zela bagenekien. Iñauterien ondorena izateaz gain, taldeko 4
jokalariren baja izan genuen.
Erasoan orokorrean gauza politak ikusi ahal izan ziren, baina baloia igotzerako garaian makina bat
arazo izan genituen. 1x1eko defentsan gabezia handiak erakutsi genituen eta laguntzetara iristea
kosta egin zitzaigun. Aipatzekoa da ostadarreko jokalari batek 22 puntu sartu zituela.
Emaitza alde batera, jokalariek ikasi behar duten zerbait da partiduko 40 minutuetan buru belarri
aritu behar dutela. Ez da nahikoa 12 jokalarietatik 7 soilik egotea %100a emateko prest. Ondoko
partiduetara begira egoteak, hitz egiten egoteak, despistatuta kantxaratzeak... kalte egiten digu.
Larunbatean 10 minutuko jarrera indartsuak erakutsi zuen edozein talderi aurre egiteko gai garela.
Badakigu zein den bidea. DENEN artean lortuko dugu!
1,2,3...TAKE!

menu
menu