Take Oria Electricidad-ekoen azken jardunaldia
Iñauteriak ez digute batere lagundu
Hainbeste irrikitutako iñauteriak pasa ostean, gogor borroka egitea tokatu zitzaien Take Oria Electricidad-eko neskei. Donostiako Bera-Bera taldea zuten aurkari, oraingoan Tolosan etxean jokatuz, Tolosan.
Goizeko bederatzietan izan zen partidua, eta gure neskak oheko burkoa aurpegiari pega pega eginda etorri ziren. Kostata baina azkenean kentzea lortu zuten lo aurpegi hura. Hala eta guztiz ere, lo atera ziren jokatzera.
Lehen laurden kaxkarra egin ondoren, bigarren eta hirugarren laurden borrokatzea lortu zuten. Halere, azken laurdenean gainetik pasa zitzaizkien berriz ere.
Gauza bat ikasi zuten gure infantilek partidu honetan, gogo gabe eta lo ateraz gero, ezinezkoa dela partidua aurrera ateratzea. Aurre begiratu beharra dago! 1,2,3...TAKE!