Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DENOK BATERA LORTUKO DUGU

Infantilen asteburuko partiduaren kronika.

Lehengo larunbateko goizeko bederatzietan Take txindoki txikik partidu garrantzitsua izan zuen Super amara Oiarso txiki taldearen aurka Usabal kiroldegian. Partidu garrantzitsua zen taldearen dinamika txarra autsi eta berriro ere dinamika positibo batean sartzeko.


Partidu hasiera gogorra izan zen. Iñauteriak zirela medio entrenatzeko denborarik izan ez zutelako jokalariak burua beste leku batean zutela atera ziren jokatzera. Partzial gogor bat jaso ondoren bigarren laurdenean lan gogorra egitea tokatu zitzaien emaitza parekatzeko. Zenbait jokalarik ardurak hartu eta bigarren laurdena irabaztea lortu zuten taldea berriro ere partiduan sartuz.


Hiru eta laugarren laurdenetan taldeak ez zuen lortu bigarren laurdeneko dinamika positiboan jarraitzea eta bi partzial gogorren ondoren Super Amara taldeak abantaila esanguratsu bat lortu zuen. Nahiz eta taldea saiatu, ez zuen lortu partidoari buelta ematea. Azkenerako partidua 20-50 eko emaitzarekin amaitu zen.


Nahiz eta taldea aurrerapen esanguratsuak egiten ari den, oraindik ere badaude nahikoa gauza hobetzeko partiduetan emaitzak positiboak lortzeko. Denok batera egiten badugu lan emaitzak iritsiko dira.

1,2,3 Take!

menu
menu