Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Nahi eta ezin

TAKE-ko nesken lehen taldeak momentuz saskibaloi ona jokatu zuen Atletico-ren nesken aurka, baino hauen asmatze mailak norgehiagoka desorekatu zuen.

Zubiaren atsedenaldia eta gero, eta Encounterra medio, TAKEko senior neskak entrenamenduetan
jarraitasun gabeko bi aste igarota aurpegiratzen zuen larunbat hontako norgehiagoka. Egoera ideala ez, eta
aurkaria ere gogorra, azken astetan emaitza oso onak ateratzen ari zen Atletico San Sebastian. Honi, Leyren lesioa gehitu behar zaio, azken astetako berri txarrena, indar asko hemendik eta ea laster bueltan
zauden kantxetan Leyre!

Lehiaren hasiera maila handikoa izan zen bi taldeen eskutik, Donostiarrak kanpotik asmatzen hasi zuten,
baino TAKEtarrak erasoan baloia ondo mugitzen zuten, akats gutxi eginez. 5.minutuan markagailua 8-
9koa zen Tolosakoen alde, baino momentu hontan Donostiarren lehen partziala iritxi zan, 13-0ekoa hain
zuzen ere. Laurden honetan, Donostiarrak 4 hiruko sartu zituzten, eta maila hori erakusten duen talde bati jarraitzea ez da batere errexa. Hala ere, gauzak berdintzeko esperantzaz ekin zioten gure neskak bigarren laurdenari. Minutu hauetan hain zuzen ere ikusi ziran Tolosarren momentu hobenak, eta seguraski denboraldiko hobenetariko bat ere. Erasoan saskira bidea errex aurkitzen zuten gure neskak, eta nahiz eta Donostiarrak hiruko marratik asmatzen jarraitu (beste 3 gehio saskira), TAKEkoak ziran nagusi momentu hontan, laurdena 17-19ko markagailuaz irabaziz.

Norgehiagoka ez zegoen inondik inora erabakita, eta Atleticoko neskak gutxigo asmatu ezkero,
markagailua berdintzeko aukerak benetakoak ziren. Tamalez hau zan gertatu, etxekoak izugarrizko maila
erakutsi zuen jaurtiketetan, eta Tolosarrei norgehiagoka luzeegia egin zitzaien hau ikusiz. Bigarren zatia aurrera zihoala, jokoaren maila pixkanaka jaisten joan ginen, partidu bukaerara iritsi arte. Azken laurdenak ez genituen disfrutatu, kolpe gehiegi kantxan, teknikak alde batean eta bestean, epaileak ez zuen inongo momentuan norgehiagoka behar bezala eramateko gai izan... Eta aurkariak behin eta berriro kanpotik asmatzen jarraitzen zuen. Azkenean zigor handiegia 74-49ko markagailuarekin.

Hiru norgehiagoka geratzen zaizkio ligari Play Off-ak iritxi arte. Eta hontan sailkapena ziurtatzeko
aukera du taldeak datorren asteburu honetan. Berriro Donostian, BeraBera-ren aurka jokatuko duen
partidua irabazi ezkero, matematikoki 8. postua lortuko baitute. Denboraldiaren zehar egindako
esfortzuari sari agian txikiegia, baino gutxietsi behar ez dena dudik gabe.

Ilusioa galdu gabe lanen jarraitu behar degu, denboraldiak eta gu guztiok merezi dugun azken asteak bizitzeko!

Aupa neskak, gogor jarraitzera eta kantxan gozatzera!!! 1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu