Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bihozgabeko amaiera

Panelfisako kadete neskei saskibaloiaren alde gogorra bizitzea egoki zitzaien azken larunbatean BKL aurka jokatutako norgehiagokan.

Taldeak egutegian markatuta zeukan larunbat hontako lehia, berriro ere BKL-n aurka jokatzea egokitzen bazien TAKEko kadete neskei. Oraindik oroitzapenean fresko zuten jokalarien Beasainen jokatutako lehia, urteko lehen porrota izan zena, eta galdurik gabe daon taldeari aurre egiteko gogoz ziren gure neskek.

Egoera honi aurre nola egin zioten galdetu ezkero, erantzuna ezin hobeto izan behar du. Larunbaten
ikusi baitziren seguraski denboraldi osoko saskibaloi momentu hobenak. Egia da beste talde batzuen
aurka baloia hobeto mugitzeko gai izan direla, eta nola ez puntu dexente gehiago sartzeko gai ere, baino
beti kontutan euki behar da aurrean dagoen taldea, eta kasu honetan denboraldian partidurik galdu gabe
dagoen talde bat zegoen. Eta 40 minutuen zehar momentu gehienetan TAKEtarrak izan ziren nagusi.

Batez ere bigarren laurdenean egindako lana azpimarratu nahi degu, defentsan egindako esfortzuari esker, aurkaria indargabetzea lortu baitzuten Tolosarrak. Laguntzak momentu egokian iristen ziran, falta egin behar zan momentuan egiten zan, 1X1en lana egiten zan... Entrenatzaileok disfrutatu besteik ez genuen egin minutu hauetan. Guzti honi esker atsedenaldira 26-22ko markagailuaz iristen ginan.

Beasaingo neskak partiduari buelta emateko gogoz atera ziren atsedenalditik, baino TAKEtarrak ondo
baino hobeto mantendu zuten abantaila, ezin aipatu gabe utzi laurden honetan Izarok lortutako 10
puntuak, saskia indarrez erasotzen behin eta berriro. Laurden bukaeran abantaila 10 puntuta handitzea ere
lortu zuten etxekoak.

Egoera ezin hobea azken laurdenaren hasieran baino... Ezustekoa momentu honetan. Norgehiagokak
azken txistu arte borrokatu behar dira, eta ezin ukatu Beasaingo neskek hau ondo bete zutela. Abantaila
pixkanaka murrizten joan ziran, Tolosako jokalariengan urduritasunak agertzen hasi ziren, eta partiduko azken segundoetara soilik puntu bateko abantailarekin iritxi ziren etxekoak. Entrenatzaileok egoera ez genuen behar bezain ondo gestionatu, kantxan beste batzuetan alde izan dugun zortea kontra izan genuen, eta Beasaindarrak baloia lapurtu eta azken segundoan saskiratzea ere lortu zuten, garaipena BKL-koentzat izanez ez sinisteko bukaera baten ondoren. Aulkian negargura eta urduritasunak eraginda barre erasoekin nahasten zan...

Irabazi eta galdu egiten dugunean berdina errepikatzen degu, aurtengo helburu nagusia ez da
norgehiagoka gehiago edo gutxigo irabaztea, talde bezala eta jokalari bezala hobetze prozesu hortan
aurrerapausok ematea baizik. Eta larunbat honetako norgehiagoka bi gauza uzten digu. Alde batetik
Beasainen jokatutako lehiarekin konparaketan egundoko aldea (gauzak ondo egiten ari direnaren
erakusgarri), eta taldearentzako ikasgai (gogorra) izango den egoera bat. Honek ere indartsuago egingo
gaitu talde bezala!

Aupa ekipo, izugarrizko denboraldia burutzen ari zaretela!!! Oraindik hobetzen eta gozatzen jarraitzeko
denbora asko geratzen zaigu! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu