Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Harro sentitzeko norgehiagoka liga bukatzeko

TAKE-ko nesken lehen taldeak meritu handiko lehia jokatu zuten Luberriko kantxan, nahiz eta prorrogan galdu.

Ligako azken jardunaldia zen senior neskentzat, eta nahiz eta sailkapeneko postua ziurtatuta euki,
gogotsu bidaiatu zuten neskak sentsazio onekin bukatzeko. Tamalez, baja ugari zituen taldeak; Maddi,
Marta, Nerea Ugartemendia, Kris eta Nerea Elosegi partidutik kanpo egonda. Egoera oni buelta ematen
laguntzera etorri ziren Jasonetaz gain Olaia eta Saioa Jauregi. Aurrean, liga bigarren postuan bukatu duen
Luberri taldea, larunbatean Tolosarren egitura kontrakoa zuen taldea, jokalari beteranoak, altura
handikoak, eta 12ak jolasteko prest. Erronka ederra beraz TAKEtarrentzat.

Baino horrelako kasuetan batzuetan gertatzen dan bezala, jokalari bakoitzak bere hobena atera zuen,
eta taldeak gogoratzeko norgehiagoka jokatu zuen! Azkar hasi ziren etxekoak beraien indarrak esplotatu
nahian, behin eta berriro zona barruan baloiak sartzen saiatuz, baino Tolosarrak gogor egin zuten lana egoera hauek ez izateko erosoak aurkariarentzat, baloia jaso aurretik gogorrak izaten, eta desabantaila
situazio horietara beti laguntza bat azkar bidaliz.
Defentsan horrela sakrifikatzen den edozein talde, beti egongo da partiduan sartuta, aurkariaren maila axola gabe.

Ala ere, Donostiarrek gutxika abantaila lortzen zuten markagailuan, lehen laurdenean Ainhoak eta
Leyren saskiratzean partiduan mantendu zuten Tolosarrak, eta bigarren laurdenean Jasone, Miren eta
Iratin puntuak abantaila ez handitzea lortzen zuten. Aipatzekoa ere laurden hontan Saioa Jauregi-ren
estreinua lehen taldeko saskiratzaile bezala. Irati izan zen laurdena itxi zuena hiruko batekin. Ezin aipatu
gabe utzi Iratik burututako norgehiagoka, minutu bat ere ez atsedena hartu gabe, eta momentuoro zeukan
dena ematen.

Atsedenalditik buelta ez zan errexa izan, jokalari gutxi egotearen nekea nabaritzen hasi zen, eta
defentsan geroz eta gehiago sufritzen zuen taldeak. Azken laurdenera iristean markagailua 39-27 etxekoen alde. Pentsatzea zegoen dena amaituta zegoela, baino azken 10 minutu hauek benetan ikustekoak izan
iren gure nesken aldetik. Olaiak 2+1eko batekin estreinatu zan, eta aldi berean hasiera eman zion azken 10 minutu hauei, Jasonek hirukoa lortzen zuen minutu batzu beranduago, eta Ainhoan 4 puntu eta Olaian saskiratze berri batek markagailua 45-42an jartzen zuen. Baino oraindik hobena etortzea zegoen, hiru bera joanda, Alaitzek trantsizio azkar batean hiruko marran gelditu, eta ikusteko hirukoa saskiratu zuen segundo batzuen faltan markagailua berdintzeko!

Azken defentsa izugarri on batek norgehiagoka prorrogara bidaltzen zuen. Tamalez 5 minutu extra
horietan, etxekoak izan ziren hobeak, TAKEko jokalariak merezi zuten garaipenaren saria gabe utziz.
Baino horrek ez du inondik inora kentzen TAKEkoak egindako lana. Denon arten erakutsi zuten berdin
duela egoera eta aurkaria, beti daudela aukerak aurpegia emateko edozein norgehiagokan zure aukeratan sinistu ezkero, talde bat bezala jokatu ezkero, eta aurkaria baino gogorrago defenditu ezkero. Hemendik zorionak benetan zortziei!

Guzti hau, ezin hobeto dagokigu ondoren datorren erronkari begira. Taldea zortzigarren sailkatu
ondoren, Play Off-ak lehen postuan geratu den Iraurgiren aurka jokatzea egokitzen bai zaigu.

Partidurik galdu gabe dagoen taldea, izugarrizko emaitzak lortu dutenak denboraldi guztian zehar, eta dudik gabe kategoria bat edo bi gorago lehiatzeko eraikita dagoena. Beraien etxean eta partidu bakarrera. Dena kontra dagoela pentsatzea dago, baino taldeak ez du horrela aurpegiratzen erronka, beti gogoratuko dugunnorgehiagoka bat bizitzeko aukera bat bezala ordea. Talde honek merezi du horrelako garaipen bat, eta azken entrenamenduak oso onak izan dira. Jokalariak eta entrenatzaileok gure aukerangan sinisten dugu %100ean. Azpeitiakoak ez dute espero larunbatean aurkituko duten taldea, inor baino gogorrago defenditzeko gai dena, lagunagatik sakrifikatuko diren jokalariak, beldurrik gabe aurkeztuko direnak, aulkitik inor baino gehiago animatzen duena, eta jaurtiketa bakoitza barrura doala sinistuko duten jokalariak! Maiatzak 4 beti gogoratu dugun egun bat izango denaren sinesmenarekin bidaiatuko dugu Azkoitira.

Aupa neskak, erronka honetaz disfrutatzera eta egurrraaaa!!!! 1, 2, 3.... TAKE!!!!!

menu
menu