Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

MARTXAN DIRA TAKE AMAROTZ TXIKI-KOAK

Ez zuten maila txarra erakutsi gure lehen urteko infantil mutilek beraien lehen partidan

Take eskola atzean utzita etapa berri bat hasi dute Take Amarotz Txiki-ko jokalariek.
Lehen entrenamenduetan kosta izan ziren arren badirudi erritmoa hartzen ari direla jokalariak, urte osoa dugu aurretik saskibaloia ikasteko eta berarekin gozatzen ikasteko.
Lehen partiduari dagokionez, pasatako igande goizean jokatu zuten Andoainen, beroketatik erakutsi zuten jokalariek partidurako gogoa, eta partiduaren hasieratik
jokalarien jarrera ez zen batere txarra izan. Zoritxarrez aurkariek erakutsitakoa ez zan hainbestekoa izan beraz partidua erraz joan zen tolosarrentzat. Hala ere, Taketarren puntu fuerte eta ahul batzuk ikusi ahal izan ziren, nahiz eta partiduaren intentsitatea ez
zen erabat lehiakorra izan.
Partiduaren amaieran tolosarrak 20-49 gailen du ziren Andoaingo taldeari, esan bezela tolosarren jarrera oso ona izan zen arren lanean jarraitu gabe helburuak lortzerik ez dagoela gogoratu beharra dago. Orain bi asteko deskantsua dugu hurrengo partidaren aurretik lanean jarraitzeko. 1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu