Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LANEAN JARRAITZEKO GOGOZ

Redline mekanika TAKE kadeteek larunbatean partida oso borrokatua jokatu zuten Ointxeko mutilen aurka.

Azken asteetako lanari jarraipena emateko asmotan bildu ginen larunbatean usabalen. Aurreko astean jardunaldirik izan ez genuenez, taldea gogotsu zegoen berriz ere lehiatzen hasteko. Aurrean, Arrasateko taldea genuen, eta argi genuen ez zela erraza izango. Gainera, Manex baja zen lesio baten ondorioz. Ea segituan gurekin bueltan dugun.
Esan bezala, beroketatik nabari zen taldea gogo handiz zegoela. Ondo berotu, zenbait kontzeptu errepasatu, eta jolastera. Esan daiteke lehen minutuetan taldeak saskibaloi bikaina jokatu zuela. 1x1eko lanean gogorrak, errebotea itxiz, eta erasoan erabaki onak hartuz aritu zen taldea. Hala ere, Arrasateko taldeak ere jakin izan zuen partidua irakurtzen eta segituan lortu zuten beraiek ere partiduan sartzea.
Partiduko ekintza bakoitza erabakigarria izango zela argi ikusi zen hasieratik. Horrela, minutuak aurrera joan ziren eta partiduko azken 5 minutuetara iritsi ginenean markagailua 55-55koa zen. Ondorengo minutu hauetan ordea, aurkariak hobeto jokatu zuen. Erasoan lasaitasun handiagoa erakutsiz eta defentsan gogorrago arituz. Azkenean, garaipena Ointxerentzat.
Garaipena oso gertu izan eta lortu ez genuen arren, ondo egindakoak baloratzen ere jakin behar dugu. Taldeak argi eta garbi erakutsi du azken aste hauetan edozein talderen aurrean konpetitzeko gai dela. Lana eta ikasteko gogoa ez zaizkigu falta. Eta aurrera goaz. Beti esaten dugun moduan, ondo entrenatzen jarraitzen dugu, hori da gure benetako garaipena. Berandu baino lehen, partiduetako garaipenak iritsiko dira, bitartean, jarrai dezagun disfrutatzen.
Aupa mutilak! Segi egurra ematen! 1,2,3… TAKE!

menu
menu