Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Esperientzia polita Rosas-en bizitakoa

TAKE-ko 84 kidek bidaiatu zuten Katalunia aldera, bertan txapelketa batean parte hartu eta bost egun zoragarri pasatzeko.

Itzuli da TAKE-ko espedizioa Rosas-etik. Bertan izan dira azken bost egunetan saskibaloia, opor egunak eta elkarbizitza uztartu asmoz. Kirol emaitzak oso onak izan ez diren arren, gainontzeko arloetan bikain moldatu dira eta jadanik hasiak dira datorren urterako zenbat egun falta diren kontatzen.

Zazpi izan dira txapelketan parte hartu duten taldeak: junior mutilak, bi kadete mutil, kadete neskak, bi infantil mutil eta infantil neskak. Emaitzei dagokienez, txapelketa amaierako postuak honako hauek izan dira:

Junior mutilak: Laugarrenak.
Kadete mutilak (bi talde): Seigarren eta hamaikagarrenak.
Kadete neskak: Hamargarrenak.
Infantil mutilak (bi talde): Hamaikagarren eta hamalaugarrenak.
Infantil neskak: Zortzigarrenak.

Antolakuntzari dagokionez, nota altua merezi dutela esan beharra dago. 200 partidatik gora jokatu dira hiru egunetan eta zailtasun guztiei aurre eginez lana bikain egin dute.

Klubari dagokionez, hamar arduradunak gustura agertu dira jokalariek izan duten portaerarekin bost egunetan zehar eta datorren urtean errepikatzeko intentzioa erakutsi dute denek.

Lerro hauetatik eskerrak eman Club Basquet Roses-i eman digun aukera honengatik eta datorren urterarte!!!!

Argazki galeria

menu
menu