Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Laugarren garaipena jarraian

TAKE Aralar Kirolak 30 - BKL 20

Larunbatean senior neskek denboraldiko laugarren garaipena lortu zuten jarraian, oraingo honetan Beasaingo BKLren aurka. Azken emaitza 30-20 izan zen.

Ohikoa gertatzen ari den bezela, BKLren aurkako azken partidu hau ere oso lehiatua eta berdindua izan zen. Tolosarrek gogor ekin zioten partiduari lehen minutuetan 5 puntuko abantaila lortuaz. Bainan beasaindarrek segituan berdindu zuten norgehiagoka eta markagailuan aurretik jartzea ere lortu zuten. Argi zegoen partidua bi taldeen defentsek erabakiko zutela eta puntu gutxiko markagailua izango zela amaieran.

Lehen bi laurdenak oso berdinduak izan ziren baina tolosarrek atsedenaldira 5 puntuko aldea zutela iristea lortu zuten. Atsedenaldiaren ostean aldiz, berriro ere markagailua berdintzea lortu zuten beasaindarrek bainan hau izango zen azkena. Poliki poliki tolosarren atzean eginiko lan on batean oinarriturik markagailuan aldea ireki zuten, amaieran oso garrantzitsua izan daitekeen garaipena lortuaz.

Helburua igoerako fasean sartzea da eta horretarako bi partidu besterik ez dira gelditzen. Ez dute lan erreza neskek bainan orain gure eskuetan dago helburua lortzea.

Hemendik bi asteta, Zarautzen jokatuko dute senior neskek gogor datorren URSA ORIOren aurka. Ea bide onarekin jarraitzea posible duten.

Partiduaren laburpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=gxFjKkSi2X0

1,2,3… XUSTA!!!!!

menu
menu