Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2. Garaipena Take Uzturrerentzat

37-31ko emaitzaren garaipena lortu zuen Take Uzturrek

Larunbat honetan Zast-en aurka jokatu zuten kadete neskek. Sailkapenean beraiekin berdinduta zegoen taldea zen eta jokalariek bazekiten ez zela partidu erraza izango.

Hasieran, ordea, tolosarrek agintzen zuten kantxan argi. Agresibo erasotzen zuten eta Zarautzekoen defentsako hutsuneak ondo aprobetxatzen zituzten. 17-7 izan zen lehen laurdeneko markagailua tolosarren alde. 2.laurdenean alde hori mantendu zuten eta 11 puntuko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira.

3.laurdenean Zast-ekoek zonan defenditu zuten. Horrek, Takekoak blokeatzea eragin zuen. Lehen laurdenean erakutsitako agresibitatea falta izan zitzaien. Defentsan ere despiste ugari izan zituzten. Laguntzak berandu iristen ziren eta aurkariek eroso amaitzen zituzten sarrerak. 29-25 bukatu zen 3.laurdena.

Tolosarrak aurretik zihoazen, baina partiduaren joera beheranzkoa zen. Aurkariek 2. minutuan saskiratzea lortu eta bi puntutara jarri ziren. Alde berdinarekin jarraitu zuen markagailuak 6.minutura arte. Tentsio eta urduritasun handia zuten jokalariek. Hortik aurrera, Zarautzekoen zona haustea lortu zuten tolosarrek 8 puntutara urrundu ziren.

Aipatzekoa da jokalari guztien jarrera, egoera horren aurrean burua jaitsi beharrean gogo handiagoz aurre egin baitzien. Aulkian zeuden taldekideek ere etengabe animatzen zuten.

Astean zehar, larunbatean erakutsitako gogo eta intentsitatea erakustea behar-beharrezkoa izango da, hurrengo partidua Goierri liderraren aurka da-eta. Hala ere, beraiek garaitzeko asmoz joango gara partidura.

Aupa neskak, zorionak!! Lanean jarraitzera!
1,2,3… TAKE!!

menu
menu