Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ondo baino hobeto borrokatu...

Baino azken momentuan eskapatu zitzaion senior neskei garaipena Atletico S.S. -en aurka jokatutako norgehiagokan.

Argi zuten jokalariek lehia gogorra zutela aurretik Donostiara bidaiatzerakoan, Atletico goran ibiliko den
aurkarietako bat da ziur, Final Four-era sartzeko borrokan ibiliko dianak, eta horregatik hain zuzen ere
gogotsu ziren gure neskak. Asteburu honetan, Maddi eta Nerea Elosegi ziren deialditik kanpo.

Nahiz eta animo horiekin kantxaratu, lehengo minutuetan jipoi galanta jaso genuen. Donostiarrak hiruko marratik portzentai ikusgarriekin asmatzen zuten, eta jokoariek egundoko erritmoa ipini zioten. Erritmo altuko jokoa da TAKEkoek beti bilatzen dutena, eta hortan aurkaria baino gehio izaten oi dira, baino lehiaren lehen minutu hauetan etxekoek izan ziren nagusi. 12-0eko partziala eta beldur puntu bat
gorputzean. Baino jokalari hauek gudariak dira, eta ez dira inoiz etsitzen...

Nereak lapurtutako baloi batek, partiduko lehen saskiratzea ekarri zuen Tolosarrentzat, eta hortik aurreramarkagailuaren distantzia gutxika jaten hasi zuten. Lehen laurden bukaeran 9 bera, eta atsedenaldira 3 puntuko desabantaila soilik. Kantxan zeuden jokalariak zeukaten guztia uzten zuten, aulkitik animoak jarraiak ziren (saskiratze bakoitza ospatzen zan, a ze gozamena hori sentitzea!). Atsedenaldian beraz sentsazioak ez ziren hasierakoak, jokalariek garaipenean sinisten zuten, eta Donostiarrek ez zituzten gauzak hain errex ikusten.

Ia beti bezala, Atsedenalditik buelta urdina izan zen, Itxasok jarraian lortutako bi saskiratze lehen
lidergoa ematen zion TAKEtarrei! Partidu berria eta dena erabakitzeko.

Hurrengo minutuak borroka handikoak izan ziren, bi taldeek defentsan oso gogor aritzen ziren (epaileak
ere laguntzen zuen, badirudi adierazitako falta bakoitzagatik kobratu egiten dutela...), eta 4 minuturen faltan markagailua 35-35ekoa erakusten zuen... Tamalez, momentu honetan, Donostiarrak asmatu zuten, eta 6-0eko partzial batekin norgehiagoka erabaki zuten. Tolosarrak azken momenturarte saiatu ziran, 3 puntuta ere jartzen, baino bukaera azkarregi iritxi zan, garaipena Donostian utziz. Azken emaitza 41-38. Pena handia, baino egia esan, gozatzeko moduko lehia larunbaten gure neskek jokatutakoa. Ezer gutxi aurpegiratu diezaiokegu jokalariei jarrera aldetik; sakrifizioa, lehiakortasuna, talde izaera... horrela urrutira aiatuko da taldea.

Beti bezala, hobetzeko gauzak ere: Defentsako aldaratzea itxi beharrean, begira geratu ginen momentu askotan, eta baloi gabeko jokalaria defenditu behar danen, gehiegietan atsedena hartzeko aprobetxatzen dugu. Baino horretarako dago astea eta entrenamenduak. Detaile hauek dira talde irabazleak definitzen dutenak! Beraz, lanen jarraitzea eta hurrengoaren bila!

Ostiral honetan, atsaldeko 20:15etan Usabal-eko berako kantxan afaldu aurretik saskibaloiaz
disfrutatzeko aukera polita! TAKE Aralar Kirolak-Astigarraga Mundarro. Etorri taldea animatzera! Aupa
ekipo! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu