Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Okerreko hankarekin esnatutakoan

Summa Aldapetaren aurka partida galdu zuten Take Orbinox-eko neskak.

Ohiko kantxa baina, ez ohiko ordua. 12etan jokatu zen norgehiagoka. Joaneko partida oso estua izan zen eta itzulerarako gogo eta ilusio berezia zuten gure neskek soinean. Lehen laurdenean partida oso parekatua joan zen, markagailua nahiko berdinduta eta
ildo beretik zioazen bi taldeak. 2.laurdenean ordea, brujula zoroen modura hasi zen biraka eta jokalariak, euren gogo eta nahiak sosegatu ezinda eta kantxan tokia aurkitu ezinik ibili ziren. Bakoitzak bere jokoari soilik begiratuz eta galtzeko beldur
izugarriarekin.

Atsedenaldiko mezuak, taldeari iparra bilatzeko aukera eman zion, nahiz eta markagailuan desabantaila handia izan, gogotsu eta topera saiatu ziren gure neskak eta 5 saskiratze jarraian egitea lortu zuten. Hain izan zen esfortzu handia, ezin izan zutela
erritmo hori azken 10 minutuetan mantendu. Azken emaitza, 43-54. Kontuak kontu, ilusioak-ilusio, lanean jarraitu beharra dagoela argi dago eta horretarako aukera paregabea dute hurrengo 2 asteetan. Aupa neskak!!

1,2,3...TAKE!!

menu
menu