Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiaren hasiera besterik ez da

TAKE Txindoki taldearen denboraldi hasieraren laburpena

Urriaren lehen astean hasi zuten denboraldia Take Txindoki Txikiko taldekideek. Hasieran apenas ez zuten bata bestea ezagutzen, beraz hortxe zuten beraien lehen erronka, taldekideak ezagutzea. Asteak pasa ahala ezagutzen eta talde itxura hartzen joan ziren. Oraindik taldekideak gehiago ezagutu behar dituzte baina bidea luzea da.

Lehenengo fasean 4 taldeko grupoak egin zituzten baina ez zitzaigun nahi bezala joan. Gure taldea ez zen besteena baina ahulagoa, soilik saskibaloiari egokitutako denbora falta zitzaigun. Gure taldean badago jendea Take Eskola egondakoa baina saskibaloian lehen aldiz jolastera etorri direnak ere. Beraz taldea egokitzeko denbora gehiago behar genuen eta kostatu zitzaigun nahi genuen bezala jolastea. Hori lortu genuenean lehen garaipena lortu genuen Beasainen. Takeko neskak partidu biribila egin zuten eta apur bat sufritu ondoren 21-27 markagailuarekin amaitu zen partida. Garaipen hau taldearen eboluzioaren seinale garbi bat izan zen eta denok jabetu ginen lanean jarraituz gero garaipen gehiago iritsiko zirela.

Orain 10 taldeko liga berri batera sailkatu gara. Ligako lehen partidua aurreko larunbatean izan zen gure etxean Bera-Bera taldearen aurka. Jokalariak oso kontzentratuta atera ziren kantxara eta atsedenaldira puntu bateko desabantailarekin iritsi ziren. Oso lan ona egiten ari ziren eta bigarren zatian horrela jarraitzea zen asmoa. Baina ez zen horrela izan, tolosarrak partidatik atera ziren eta Donostiakoak aurrea hartu zuten partidua amaitu arte. Oraindik partidu asko geratzen zaizkigu eta kontzentrazioa 20 minutu beharrean partidu osoan zehar mantentzen badugu fase onetan oso ondo joango zaigu. Oso nabaria da talde honen eboluzioa, egiten ari diren lanak fruituak emango ditu laster, ziur nago.


AUPA TAKE!!!!

menu
menu