Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urtea ondo bukatzeko...

Arri BKL Indar - Take Redline Mekanika

Urteko azken partidua genuen larunbatean, Arri BKL Indar taldearen aurka. Beroketa motz baino on baten ostean, partidua tolasarren alde hasi zen. Lehen laurdeneko markagailua oraindik parekatsua zen, jaurtiketa libreak ez sartzearen ondorioz. Bigarren laurdenean, berriz, hortzak gogor estutu eta Takeko neskek duten garra erakutsi zuten. Laurden hau amaitzeko Maddiren hirukoa!
Atsedenalditik bueltan bide berdinetik joan zen lehia, Tolosarrak izan ziren garaile. Azken laurdenean Irunek eta Luciak ere hirukoa! Bukaerako emaitza 39-62.

Aipatzekoa da Saioa berriro ere kantxan dugula! Gainera, erasoan oso mugimenduak onak ikusi ziren, pixkanaka aurrera goaz neskak!

Esan bezala, urteko azken partidua zen eta urtea ondo bukatzeko afaria izan genuen. Zoritsarrez Uxue ez dugu berriro kantxan ikusiko, beraz, taldekideok sorpresatxo bat egin genion gure babesa duela erakustearren. Animo Uxue!
Afaltzen hasi baino lehen Irunek denon partez errezatu eta desio bat eskatu zuen, baina tamalez ez zen bete... Ez etsi neskak!
Maialenek, Sarak eta Saioak aurretik zekiten mahaian errezatu egingo genuela, beraz, afaldu baino lehen beraien edariekin bedeinkatu nahi izan ziguten. Amen!
Giroa ezinhobea izan zen, horrelakoetan ere ikusten da talde bat direla!

Aupa ekipo! Aupa TAKE! 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu