Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ALKIDEBA OINTXE - TAKE UZTURRE

Uzturrekoak ezin arrasateko talde paretsu baten aurka.

Larunbat arratsaldean abiatu ginen Arrasatera. Neskak oso gogotsu zeuden eta bankilotik nabaria zen.

Norgehiagokaren hirugarren zatia kenduta, zatien aldea ez zen handia izan, baina Tolosarrak beti atzetik egon ziren.

Atakean ez ziguten nahi bezala jolasten utzi, gainera defentsan presioak beldurtu egin gintuen eta baloi asko galdu genituen. Hala eta guztitz ere, Tolosarrek egoerari buelta eman eta presiotik ateratzea errazagoa egin zitzaien.

Kontzentratzea falta izan zitzaigun, eta ez genuen irabazteko bidea aurkitu. Horrela norgehiagokari amaiera gazi bat emanez. Hala ere, taldekideen arteko animoak ez ziren falta izan. Mila esker norgehiagoka gozoagoa egiteagatik.

Egunean ez zen taldea osorik egon, batzuk Beasainen, besteak Zumaian… June animoak ematen eta beroketan entrenatzaile lanetan aritu zen. Zoritxarrez, Mirarik mina hartu zuen txonkatilan, baina hor egon zen animatzen. Zaindu Mirari!

Animo neskak! Badakizue zer tokatzen den, entrenamenduetan gogor eta gogoz lana egitea saskibaloiaz gozatzeko. A tope disfrutatu Gabonak eta bueltan gogotsu ikusi nahi zaituztet!!

1,2,3... TAKE!

menu
menu