Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken txanpa Burruntzikoentzat!

Denboraldia amaitzeko hilabete eskas falta denean indartsu daude Takeko junior mutilak. Lauko finalaren ostean taldea erlaxatu eta behera egin bazuen ere, taldeak, nortasuna berreskuratu du eta begi onez begiratzen dio denboraldi amaierari.

Ondo ari dira azken asteetan lanean gure mutilak, intentsitate eta kontzentrazio handiz. Horren
ondorio zuzena izan dira azken bi asteetako partiduak. Duela 9 egun sailkapenean berdinduta
zeuden Mondragon Unibertsitatearen aurka jarrera oso lehiakorra eta intentsitate maila oso altua eskaini zuten, eta honi esker garaipen eroso bat poltsikoratzea lortu zuten.

Asteburu honetan berriz, Askatuak talde Donostiarra bisitatu dute. Zaila izan da aurreko astean
bezain ondo lan egitea, Encounterreko ekitaldiak entrenatzeko ordutegiak eta zelaiak aldatu
arazi dizkielako. Hala ere, goraipatzekoa eskolapioetan ostegunean egindako esfortzua, zelaia
oso irristakor bait zegoen. Partiduaren inguruan, hasiera ona egin zuten lehen laurdenean 10
puntuko errenta lortuaz, eta bigarren laurdenean diferentzia 15 puntura luzatzea lortu zuten
atsedenaldirako. Hirugarren laurdenean erlaxatu egin ziren gureak, baina hortzak estutu eta 0-
9ko partzial bat esker 17 puntuko aldeaz sartu ziren azken laurdenean. Ondo kudeatu zuten
errenta azken laurdenean eta norgehiagokaren amaieran 55-74 Burruntzikoak garaile.

Azken boladako martxa baliatuz, gogotik egin beharko dute lan gureek gaurtik ostiralera
asteburuko norgehiagoka ondo joan dadin. Durangoko Tabirako Baque izango dute bisitari
Usabalen, eta inauterietan Durangon, euren zelaian, galdu ostean garaipenaren beharrean daude sailkapenaren gorako aldean jarraitu nahi badute. Iganderako, Balerdi eta Eukenen itzultzera espero da eta denen artean maila altuko partidu bat egitea lortu beharko dute.

Take Burruntzi Erretegia – Tabirako Baque, Igandea, martxoak 18 12.00etan. Gorako kantxan.
Animo mutilak, segi lanen!!!

1,2,3...TAKE!!!

menu
menu