Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ALDERANTZIZKO PARTIDUA

TAKE COACH TALDEAK BIZIRIK IRAUTEKO BALIO DION PARTIDUA IRABAZI DU ASTEBURUAN

Partidua amaitzeko 6 segundu falta zirela, puntu bat behetik ziren gure mutilak eta Aitor Agirrek bi jaurtiketa libre alde. Lehenengoa barrura. Bigarrena huts egin eta errebotea Tolosarrek hartu ondoren, baloia berriz ere Aitorren eskuetara. Irteera ezkerretara, hirukoa jaurti eta barrura! 39-42 partidua irabazteko HIRUKOA!

Horrela kontatuta, sinesgarria dirudi gertatutakoak. 10 segundu faltan ordea, aurkariek zuten baloia eta gureak puntu bat atzetik zihoazten. Falta egiteko agindua zutelarik, halakorik egin gabe baloia lapurtu eta falta jaso zuen Aitorrek. Horren aurretik, 10 segunduren faltan hain zuzen, puntu batera jartzeko hirukoa sartu zuen Aitor Olazabalek. Izan ere, 24 segundu faltan 4 puntu atzetik ziren gure mutilak. Eta horrela joan gintezke atzekoz aurrera, gertaturiko guztia are eta sinesgaitzagoa iruditu arte irakurleari.

Bi minutu faltan, 39-27koa zen markagailua. 0-15eko partzial batekin irabazi zuten gure mutilek. Lehen laurdenean 3 puntu besterik ez zituzten sartu! Gainera, esan beharra dago ez zirela partiduko minuturik okerrenak izan hasierako hauek. Bigarren eta hirugarren laurdenetan ez zen horren joko garbia egin, baina saskira begira pixka bat gehiago asmatu zuten gure mutilek.

Zoragarria da saskibaloia, aurkarien mailak, taldekideen umoreak, entrenatzaileak aurreko egunean bizitakoak, epaileak goizean gosaldu duenak, faktore guztiek dute maila batean edo bestean eragina partiduan eta taldeek egin dezaketen gauza bakarra, gertaturikoa gertatzen dela, aurrera jarraitzea da. Azken ekintza atzean utzita. Azken momentuan, baina gure mutilek lortu zuten eginiko akatsak atzean uztea.

Aste santuetara, lehen lau taldeen artean sailkatzeko aukerekin iritsiko dira, gaitzerdi!

1,2,3 TAKE!

menu
menu