Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Justizia

TAKE Coach taldeak liderraren aurka irabazi zuen pasa den larunbatean

Talde batek zazpi partida jarraian daramatzanean irabazita, irabazteko talde zaila izan ohi da. Halaxe zetorren Kurkubi taldea, oraindik partidarik galdu gabe bigarren fasean. Zazpitik zazpi. TAKE Coacheko jokalariek ordea, lan ona egin eta oraindik lehenengo lauretan sartzeko aukerak dituztela erakutsi zuten.

Hasierako bostekoan, Aitor Agirre, Aitor Olazabal eta Iker Albisuri, Iñigo Orte eta Patxi Maiza gehitu zitzaizkien. Lan itzela egiten ari dira junior guztiak ostiraletako entrenamenduetan zein partidetan lagunduz, eta atzokoan beste behin, euren laguntza erabakigarria izan zen partida irabazteko. Patxik, ia denboraldia amaitzear dela, baina entrenatzaileari opari bat ere egin zion, junior taldeko triptikoaren kopia. Ez batak ez besteak, ez zuten orain arte kopiarik egiteko fundamenturik erakutsi.

Hasiera hasieratik, gure mutilek partida irabazteko gogoa eta jokoa erakutsi zituzten. Defentsan eta errebotean sendo aritu ziren eta segituan eman zizkien fruituak honek, konturatzerako aurretik ziren markagailuan. Lehen laurdenean, 22 puntu sartu zituen taldeak, saskira begira ere pixkanaka fintzen ari direla erakutsiaz. Zelaira sartzen zen orok zuen taldeari zerbait eskaintzeko, puntuak ez baziren, atzean sendotasuna eta bestela, baloi gabeko jokoa taldekideei espazioak uzteko.

Bigarren laurdenaren amaiera aldera aurkariek gerturatze saiakera bat egin zuten arren, atsedenaldia baino lehen Aitorrek sarturiko hirukoak, Tolosarrak piztu zituen eta honekin batera, aurkarien ilusioa zapuztu. Nahikoa izan zen hirugarren laurden hasiera indartsu bat aurkariak erabat apalduta utzi eta partiua erabakita uzteko.

Azken minutuak, tramite hutsa besterik ez ziren izan. Gauean ere jokatu zuten partida, eta batzuek besteek baino gogo gehiago erakutsi zituzten kasu honetan ere. A ze sakea denek ere!

menu
menu