Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gogoratzeko lehia

Tentsio handiko norgehiagoka bizi zuen TAKE Aralar Kirolak taldeak, eta Usabalera gerturatu ziren zale guztiak, kanporaketaren lehen itzulian.

Behingoz iritsi zan Final Four-erako kanporaketa jokatzeko eguna, gure senior neskak irrikatan ziren
hontan lehiatzeko, entrenamendu gogorreko aste batzuk eta gero. Norgehiagoka ondo prestatuta zuen
taldeak, eta segurtasun horrek urduritasunak konpentsatzen zituen. Nerea Elosegi eta Amaia Iraola ziren kasu hontan deialditik kanpo.

Argi zuten jokalariak zeintzuk ziren burutu beharreko ekintzak lehian mantentzeko Atleticoren aurka, eta
beroketa on baten ondoren, lehen minututik ikusi zan gure neskak entxufatuta zeudela. Atletico-ko neskak
ez zuten saskira bidea aurkitzen, TAKEtarrak egiten zuten lan onari esker, defentsan aktibitate handia
erakutsiz eta komunikazio askoz lan egiten. Tamalez, etxekoei ere kosta egiten zitzaien puntuak lortzea.
Gauzak horrela, 5-6ko markagailu eskasa lehen laurden bukaeran.

Bigarren laurdenaren hasieran Donostiarrek eman zuten eguneko lehen kolpea, 0-10eko partziala eta
Tolosarrak “grogi”. Nerea Ugartemendian hiruko batek taldea berpiztu zuen, eta gutxinaka taldeak
markagailua estutzen zuen. Atsedenaldira abantaila kanpokoentzat zen, baino Tolosarrak ez ziren urduri,
konturatzen bai ziren ez zirela Donostiarrak baino gutxiago.

Aurten taldearen sinadura izan den atsedenaldiko irteera behar zuen taldeak, eta beste behin iritsi zan!
Irati eta Martan saskiratzeek (biak izan ziren taldearen saskiratzaile nagusiak 10 puntuekin) 21-23koa
jartzen zuten markagailuan. Momentu honetan, partidua erotu egin zan, Donostiarrak kalitatezko
saskiratzeak lortzen zuten, eta Tolosarrek erantzuna ematen zien azkar. Hala ere, abantaila
Donostiarrentzat zen hirugarren laurdenaren bukaeran.

Azken laurdena aurretik eta dena erabakitzear. Minutu hauetan hiruko jaurtiketak eman zien bizia
TAKEkoei. Geroz eta konfiantza gehiagorekin ari dira zentzu hontan gure neskek, eta larunbat hontan
bere fruituak eman zuen. Ainhoa, Marta eta Loren hirukoak norgehiagoka berdintzen zuen 5 minuturen
faltan. Aulkian buiak eta harmailetan ere! Izugarrizko tentsioa kantxan, eta berriro Donostiarren ihesa
markagailuan. Baino Tolosarrei indarra geratzen zitzaien azken erantzun bat emateko, Iratin beste
saskiratze bat eta Maddin hirukoak markagailua 43-45ean uzten zuten. Azken defentsa on bat eta sartu ez
zan behartutako jaurtiketa ere etxekoentzat. Tope bizitako 40 minutu eta lan onaren satisfazioa bai
jokalari bai entrenatzaileentzat. Ezin aipatu gabe utzi bi Amaiak emandako babesa aulkian!

Gogoratzeko atsaldea bizi zena Tolosan. Norgehiagoka dardartia, borrokatuta, gure neskek maila handia erakutsiz, harmailetan inoiz baino jende gehiago nesken partidu bat ikusten (ea inflexio-puntu bat den zentzu hontan!), eta taldea bizirik bueltako partidurako. Defentsan lan berdina egin ezkero, eta erasoan pare bat detaile zuzendu ezkero, beraien aukerak eukiko dituzte gure neskek.

Aste oso aurretik hortarako. Gogoz beterik dago taldea, eta garrantzitsuagoa oraindik, sinisten hasi du
ere!

Aupa neskak! Ez dugu aukera pasatzen utziko!

menu
menu