Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gipuzkoako finalari begira

Etorri kadeteak animatzera Igandean!

Iritsi da azkenean Gipuzkoako finala, TAKE Tolosako kadete mutilek jokatuko dutena asteburu honetan. Urte osoan lanean ibiltzearen saria dute eskura.

Denboraldian zehar goitiberak egon dira talde honetan, defentsa izugarri batetik, blokeo eta atseden punturaino. Baino ez dute inoiz etsi, entrenamendu bakoitzean hobetzen saiatu dira eta hona hemen emaitza.

Begirada atzera botatzean, konturatu gaitezke jokalari hauek emandako hobekuntzaz, konformatu ezineko jokalariak direlako, beti erronka berrien bila. Nork esango zien jokalari hauei denboraldi hasieran bi partidu jarraian galtzean, eta horietako bat 60-102, lana eginez eta taldea sortuz egoera honetara iritsiko zirela?

Berdin du zelaian zer gertatzen den, aukera izugarria dute hobekuntza erakusteko eta saskibaloiaren festaz gozatzeko.

Beraz, ez ahaztu taldea animatzera joatea. Maiatzak 20, Igandea goizeko 9:30etan Jose Antonio Gasca Polikiroldegian.

Animo eta zorte on! 1 2 3 TAKE!!!

menu
menu