Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Beste denboraldi positibo bat

TAKE Aralar Kirolak-eko senior neskak, beraien progresioarekin jarraitzen dute, beste urrats berrien bila

Bukatu da denboraldia eta balantzea egiteko momentua iritsi da.

Lenengo aldiz, gure senior nesken taldea, azken maila ez dan liga baten lehiatu dute, hori dela eta, denboraldi osoan zehar nolabaiteko maila duten taldeen aurka lehiatzea egokitu zaie. Emaitza deportiboak positiboak izan dira dudik gabe. Sailkapenean merituzko bostgarren postu baten bukatuz, eta igoerako Final four-etik inoiz baino gertuago geratzen. Azken kanporaketan erakutsitako maila, fedea, borrokatzeko grina, eta talde izaera, dudik gabe kirol arlo hontan denboraldiko berri onena. Hutsune bezala, lehen sailkatuen aurka garaipenik lortu ez izana nahiz eta gertu ibili, eta denboraldiaren garai batzuetan, entrenamenduetan elkartutako jokalari kopuru murritza, taldearen progresioa gelditu egin izan duen egoera.

Kantxatik kanpo ere sentsazioak positiboak izan dira, talde bat garela argi geratu da aurten ere, taldekideen arteko erlazioak orokorrean egokiak izan dira, eta ekipoan bizi dan giroa, ia ezin hobea! Nola ez, aurreko paragrafoan esandakoa bezain edo garrantzitsuagoa.

Hau idazten dutenak, esker hitzak besterik ez dauzkate jokalarientzat, beste behin plazer bat izan baita talde hau entrenatzea, multzo onen parte izatea, eta jokalariekin batera ikasten jarraitzea. Mila esker guztiei!!!

      6 Nerea Ugartemendia. Edozein entrenatzaile bere taldean nahi duen jokalari horietako bat. Beti entrenatzeko prest, lana egiteko prestu eta ikasteko gogokin dagoena. Kantxan dena uzten duenetarikoa bai jokatzen bai taldekideei animatzen. Defendatzaile latza. Erasoan asmatzen ez duenean burua ez jaisten ikasi ezkero, eta konfiantza gehiago edukitzen ikasi ezkero, jokalari hobea bihurtuko zen.

      7 Maddi Lakunza. Denboraldiko azken partean erakutsi du benetan ze jokalari mota dan. Erasoan taldeari zentzu ematen dion antolatzailea, botearekin erasokor izatea daukena, eta hiruko jaurtitzaile fina. Kantxan lider bat izan dezaken jokalari horietako bat. Hau sinisteko lana egin ezkero, horrela izango da dudik gabe. Kantxan bere jenio hori kontrolpean mantentzeko lanen jarraitu beharko du, aurten jada progresio ikusi bai zaio.

      8 Nerea Elosegi. Taldera bueltatu da aurten parentesi baten ondoren, eta denboraldiaren zehar erakutsitako progresioa izugarria izan da. Partiduetan eukitako minutuetan, asko gehitu dio taldeari, saskira begira asmatzen, eta aldaratzean lan asko eginez. Gainera, kantxatik kanpo eginiko lana ere oso positiboa izan da, pentsatzea dagoen baino gehiago gehitzen duten lanak eginez. Fisikoki hobekuntza bat lortu ezkero, jokalari bezala beste aurrerapauso bat ematera lagunduko zion, batez ere defentsako lanetan.

      9 Amaia Iraola. Ez da denboraldi erraza izan gure kapitainarentzat. Lana dela eta, astean zehar Bizkaia aldera joan behar izan du, entrenamendu asko galduz, bere progresioa gelditu egin duen egoera. Kantxan bere lehiakortasuna erakusten jarraitu du, izaera handia erakutsiz. Gainera egoera egokietan defendatzaile handia izan dezakela erakusten jarraitu du. Jarraipen bat edukitzeko aukera izanda, jokalari oso baliagarria dela argi dago.

      11 Kristina Amondarain. Denboraldi erdia soilik lehiatu izan du, baino tarte hortan denbora soberan euki du erakusteko saskibaloian jokatzeko dituen duinak. Puntuak lortzeko gaitasun handiko jokalaria eta taldeak behar duen lehiakortasuna zainetan daramana. Nerean antzera, fisikoki hobekuntza hipotetiko batek, jokalari bezala aurrerapauso bat ematera eramango zion. Defentsan ardurak hartzeko gaitasuna du nahi izan ezkero.

      12 Ainhoa Lakunza. Progresio positibo argia izan du denboraldia aurrera joan den heinean. Nabaritu zaio bigarren urtea dela senior bezala eta taldeari geroz eta gehiago gehitzeko gai izan da. Botearekin agresiboa izan ezkero jokalari arriskutsua dela erakutsi du, eta baita kanpoko jaurtiketetan ere. Astean egun bakarra entrenatzeak, progresioa moteltzen dio. Geroz eta gehio entrenatu, geroz eta jokalari handiagoa bihurtuko da.

      14 Marta Mendinueta. Kantxan taldearen liderra bezala aurkeztu da aurten. Denboraldi bikaina berea! Erasoan puntuak pilatu izan ditu partidu askotan, eta defentsan ere lan izugarri ona egin du. Hobetzen jarraitu ezkero, urte askotarako taldearen liderra izateko gaitasuna duela argi utzi du. Akatsei beldurra kentzen jarraitu behar du eta baloi gutxigo galtzeko lana egin. ​

      16 Alaitz Garcia. Ainhoaren kasuan bezala, bere bigarren urtea senior jokalari bezala, eta denboraldiaren zati batzuetan “heldutasun” hori nabaritu zaio. Urtarrila-otsaila hilabetetan bere saskibaloi hobena erakutsi zuen, taldeari gehitzeko gai dela egiaztatuz. Denboraldi bukaerako lesioa momentu okerrenean iritsi zitzaion. Hiruko jaurtitzaile oso fina da, eta hau geroz eta gehiago esplotatu, gehio emango dio taldeari. Akatsen kudeaketan eta defentsako lanetan hobekuntza tartea dauke. Beraz, lana eta aukerak aurretik jokalari bezala hobetzeko.

      20 Lore Lakunza. Progresio positiboko denboraldia berea ere. Hasiera zaila izan du aurten, minutu gutxitaz gozatuz taldean bere lekua aurkitzea kosta zitzaion, baino aldaketa izugarria izan du denboraldiko bigarren zatian. Hiruko marratik min handia eginez partidu askotan, eta defentsan gogoz arituz inoiz ez bezala. Eredugarri bere jarrera arazo bat detektatzean entrenatzaileekin hitz egiteko pausoa ematean, eskertzekoa! Kantxan beldur gabe eta bere gaitasunengan konfiantzaz jokatzea lortu ezkero, mailaz igoko du jokalari bezala. Nola ez, astean behin entrenatzean oztopo bat du.

      23 Irati Alda. Denboraldi izugarria berea. Gorespenak bakarrik egindako lanarentzat. Beti entrenatzeko prest dagoen jokalaria, kantxan dauken guztia uzten duena, defentsan %100 ematen duena, eta aurten gainera erasoan puntuk erraztasunaz gehitzeko gaitasuna erakutsi duena. Udaran kanpoko jaurtiketaren gainean lana egin ezkero, jokalari bezala beste pauso bat emango zuen. Beste kasu batzuetan bezala, akatsaren kudeaketaren inguruan lana badu ere.

      24 Itxaso Leon. Beste behin taldeko barneko erreferentzia nagusietako bat izan da. Taldeak asko eskertzen du bere presentzia, defentsan ematen duen gogortasuna eta aldaratzean gehitzen duen guztiarengatik. Erasoan puntuk pilatzen jarraitzen du, askotan saskiratze zailenak lortuz errazagoak diren batzuen ordez. Beldurrik gabe eta jokoaz gozatzen jokatzen duenean jokalari hobea da. Taldeari sendotasuna ematen dion jokalaria.

      25 Ana Mendinueta. Aurten askotan erakutsi du duen potentziala. Batez ere denboraldiko lehen zatian, bai erasoan bai defentsan gaitasun handiko jokalari bat bezala aurkeztuz bere burua. Postean jokatzeko gaitasuna duen jokalaria, eta erasoko jokoa irakurtzeko gai dena. Bere buruarengan konfiantza gehiago lortu ezkero, erasoan jokalari itzela izango da! Defentsako aldaratzea ixteko lanean, hobetzeko lana badu.

      34 Miren Berasategi. Denboraldi zaila Miren-ena. Aurreko denboraldian saskiratzaile nagusia izan ostean, aurtengo denboraldiaren erdia baino gehiago galdu egin du kanpon egonda, gainera, bueltatzerakoan eta ikasketak direla eta, egun bakarra entrenatzeko aukera izanda, kosta egin zaio talderen eta lehiaketaren dinamika hartzea. Hala ere, duen kalitatea erakusteko denbora eman dio jokatutako 6 partidu exkaxetako momentu batzuetan. Taldeak maila igotzen du bera barne egonda eta saskibaloi asko du oraindik aurretik!

      35 Leyre Jauregi. Lehen denboraldia senior nesketan, eta maila handia Leyrek erakutsitakoa. Ez da batere erraza izaten juniorretik salto hau, eta Leyrek ohikoa dena baino gutxigo sufritu du. Erasoan puntuk pilatzeko duen erraztasuna erakusten jarraitu du, eta kantxan borrokatzeko duen grina ere! Kontzentrazioa eta burua hotz mantentzea lortzen duenean, oraindik jokalari hobeagoa izango da. Anaren kasuan bezala, aldaratzea ixteko garaian lana du aurretik. Denbora eta gaitasuna soberan!

      # Amaia Uranga. Zoriontzeko lana Amaiak indakoa. Aurreko denboraldiaren bukaeran, edozein jokalaritzat zaila den erabakia hartu zuen, aurten fitxarik gabe funtzionatzea alegia. Egoera honetan, taldearen dinamika eta konpromezua jarraitzea zaila izaten da, eta Amaiak lortu du. Entrenamenduetan agertzen beste edozein bezala, eta bertan gogoz eta jarrera onarekin entrenatuz. Duinak duen jokalaria da eta taldeari gehitzeko gaitasunak ba dituela erakutsi du askotan. Gainera, norgehiagoka askotan taldeak bere babesa izan du aulkitik bat gehio bezala animatuz. Beraz, eskertu hemendik izandako jarrera!

      # Miren Fernandez. Amaiaren kasuan bezala, taldearen dinamikan egon da, bere egoerak utzi dion mailan. Ekipoko whats app-ean parte hartzen, eta Tolosan egon den egunetan, partiduetara eta entrenoeta ere agertuz. Eskertzeko jarrera dudik gabe! Aurreko denboraldian erakutsi zuen saskibaloian jokatzeko duen gaitasuna, erasoan erritmo altuan jokatzekoa adibidez, aurkariari beti min handia eginez. Leyren antzera, kontzentrazioa ez galtzen ikasi ezkero, jokalari hobea bihurtuko zan. Datorren denboraldian etxean bueltan izango dugu, eta belaunak kontrakoa ez badu esaten, TAKEn ere!

      # Juniorrak. Hemen ere eskerrak ematea egokitzen zaigu. Urte osoaren zehar asteartetan entrenamenduak osatzeko aukera eman digute, taldeari pentsatzea egongo zena baino gehiago lagunduz. Gainera, denboraldi bukaeran, hasieran baino jokalari hobeak dira, lana ondo egin dutenaren seinale. Mila esker beraz Ainhoa, Irune, Leire, Lucia, Maddi, Maialen eta Olaia! Jarraitu lanen gogoz, etorkizuna zuena baita! Ezin aipatu gabe utzi Irune, Ainhoa eta Maialenek eukitako debut positiboa.​

Etorkizunari begira, konpromezu mailaren aurrerapauso baten beharra dago. Ziur denak ados gaudela TAKEko nesken sailak bultzada bat merezi duela adieraztean. Gizartearen edozein atalean bezala, berdintasunaren bila joan behar gara hontan ere. Horretarako, Klubaren, zaleen, entrenatzaileen eta jokalarien aldetik ahalegin bat ezinbestekoa izango da! Etorkizuna ederra du taldea aurretik azken bi urteko progresioarekin jarraitu ezkero, eta jokalarien lana egiteko eta hobetzeko gaitasunak argi geratu dira, hobekuntza jarraiaren bidetik segitzea besterik ez da geratzen ba!

Aupa neskak, geroz eta talde hobea izatera, eta geroz eta gehiago gozatzera! 1, 2, 3, TAKE!!!!

menu
menu