Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ORBELAK LANAREN BIDETIK EUTSI DIO DENBORALDI BERRIARI

Lehen partiduan ezin garaipena Tolosan utzi

Pasa den asteburuan hasi zuten denboraldia gure senior mutilek. Nahiz eta ezin izan zuten garaipena etxean utzi seriotasunez aritu ziren azken momentu arte eta 5 segundoren faltan partidua irabazteko aukera ematen zien aukera ere izan zuten.

Orbelakoek jarrera oso ona erakutsi zuten, abuztuaren 13tik lantzen joan diren ideiak kantxaratuz eta asko borrokatuz, joko azkarra, erabaki ausartak eta zalantza gutxi ikusi ziren. Partidua ez zen bereziki ona izan, eta hala ere azken segundo arte borrokan mantendu ziren Tolosarrak. Zenbait egoera puntualek eta gure akatsek partidua DKS talde donostiarraren alde erabaki zuen.

Azkenean 60-64 amaitu zen norgehiagoka, lan handia aurretik Orbelakoentzat, baina ilusioz eta lanerako duten jarrerarekin prestatu daitezela aurkariak! Asteburu honetan Benta Berrira doaz, pasaden urteko txapeldunen zelaietik lehenengo garaipena ekartzeko asmoz, 16.00tan Donostian, Donosti Dolphins taldearen aurka, egurra mutilak!!!
Aupa Take! Gora Orbela!

menu
menu