Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LEHEN MAILAKO PORTUAK DATOZ BURRUNTZIKOENTZAT

Bi jardunaldinaldiren ostean Burruntzikoek lehen postuan daude Junior euskal ligan.

Lehenengo bi jardunaldiak joan dira jada gure junior mutilentzat eta edonork esango luke oso ondo ari direla eta momentu gozoak bizitzen ari direla emaitzen aldetik, baino egia esan, lehenengo bi jardunaldietan ondo jokatu duten arren, aurkariak ez dira izan aurrerantzean espero dituztenen parekoak.

Pasa den larunbatean Unamuno talde Bilbotarra izan zen Tolosan. Nagusitasuna erakutsi zuen Take Burruntzik hasieratik, 11 jokalari, jokatzeko gogo askorekin, intentsitate handia eta kontzentrazio maila altua.

Ez zioten aukerarik eman aurkariari partidua lehiatzeko, lehen hiru laurdenetan abantaila
handitzen joan ziren etengabe, eta azkenerako orain arte entrenamenduetan pixkanaka sartzenjoandako gauza berriak probatzen aritu ziren.

Entrenamendu asko egiten ari dira aurten gazte hauek, baino badakigu kantitatea baino, hobea
izaten dela kalitatea eta hori egin beharko dute aurrerantzean, bakoitzak eta denek talde bezala
beraien saskibaloia aberastu nahi badute behintzat. Bidea ez dute asko entrenatuz egingo, ondo entrenatuz baizik. Txirrindulariak igotzen dituzten modura, gureek ere lehen mailako portuak igo beharko dituzte datozen asteetan.

Datorren igandean Bilbora doaz, Loiola Indautxu handiaren aurka lehiatzera, partidu oso zaila,
aste osoan zehar gogotik aritu ondoren eutsi beharko dutena. Orain arteko bide beretik jarraitu
nahi izan ezkero ez dago erlaxatzerik.

24/7 lanera!!!
Aupa Burruntzi eta Aupa Take!!!

menu
menu