Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gurean pentsatzen jarraituz

Kadeteek bigarren garaipena lortu zuten Usabalean joko maila haundia erakutsiz

Kadete errendimendu liga Usabalera iristen zen Redline Mekanika TAKE eta ZAST Zarautz taldeen arteko norgehiagokan. Goizeko 12etan zen deialdia, lehenengo partidua etxean tolosarrentzat, konzentrazioa, defentsa eta talde lana jokalarien buruan.

Partiduak kolore urdina izango zuela hasieratik nabaria zen, tolosarrek aurreko astean bezala intentsitatearekin defenditu eta erasoan orden batekin jokatuz, segituan lortu zuen abantaila handia markagailuan. Gainera indibidualki ere bakoitzak bere gaitasunak erakusteko aukera izan zuten.

Emaitza 86-28 tolosarren alde, azken bi emaitza hauek ikusita ezin dira konfiatu eta lanean jarraitu beharko dute, beraien helburuei begira.

Jarreran aldetik oso partidu ona izan zen, kanpokoek inoiz ez zuten eskuak jetsi eta beti konpetitzeko gogoakin ikusten zitzaien. Horrelako jarrerek aberasten du saskibaloia.

Datorren astean atsedenaldia izango dute. Pilak kargatzeko aukera egokiena, ondoren Donostiara joan beharko direlako Atletico San Sebastianen aurka aritzea.

1 2 3 TAKE!!

menu
menu