Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ILUSIO ETA GOGOZ IRITSIKO DIRA EMAITZAK

TAKE Amarotz taldearen hasiera!

Tenporadako lehenengo partidoa genuen, infantilek igande goizean, Beasainen. Ibon, Oier eta Ekainen hutsegiteak genituen eta urduritasunak nabariak ziren.

Hasiera batean, lehenengo zatian, partidua parekatsu joan zen, bi taldeoi gauzak nahiko ondo atera zitzaizkigun, atsedenaldira, 16-10, etxekoen alde, joan ginen. Arazoak partidoko bigarren zatian iritxi ziren, Beasaingoei gauzak ondo atera eta guri berriz okertu zitzaizkigun, laugarren zatiko partzial haundia jasota bukatu genuen. Azken emaitza: 49-18.

Entrenamenduetan asko daukagu lantzeko baina ilusio eta gogoa jarrita, argi dago emaitzak iritxiko direla.

Aupa zuek!

menu
menu