Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldia hasi da Take Super Eko taldearentzat

Aurkari gogor baten aurka hasi dute denboraldia infantil errendimendu mailako jokalariek.

Iraila hasieran entrenamenduak hasita, iritsi da partiduekin hasteko garaia. Joandako larunbatean, Tolosan jokatu zen norgehiagoka. Aurkaria, Easo 05 Raviolina, ligan aurkari izango diren klub donostiarreko 3 taldeetako bat, beste biak datozen bi
asteburuetan izango dituzte aurkari.

Partidurako tolosarrek bi zituzten, Danel eta Ohian, beraz, zortzi jokalarirekin egin behar zitzaion aurre talde donostiarrari. Hasiera parekatua izan zen, nahiz eta markagailuan errenta beti donostiarrek izan, ez zuten jokoan alde haundirik erakusten.

2. Laurdenaren erdialdean tolosarrek minutu on batzuk izan zituzten jokoan aurre hartuz eta markagailuan aurkarien gainera botaz, 17. minutuan 25-27 izanik tanteoa. Ordurarte jarri nahi izandako erritmoak lehen bi laurdenak jarraian jolastutako jokalariak lehertu zituen, nekeak gain hartuta, easokoek 0-11ko partzialaz tartea ireki zuten deskantsurako. Ordutik aurrera markagailuaz gain jokoan ere izango ziren aurretik donostiarrak.

Deskantsutik bueltan partzialak aurrera egin zuen 0-21ekoa izatera iritsi arte. Baina tolosarrak gai izan ziren sentsazioak berreskuratzeko ahalegina egiteko, defentsa oso on eta ondo landutako eraso batzuk eginaz. Hala ere, donostiarren nagusitasun fisikoak eta batik bat, taketarren gehiegizko botearen erabilera eta defentsako despiste eta kontzentrazio akatsen ondorioz amaierako emaitza 43-76 izan zen.

Aurkari gogor baten aurrean minutu batzuez aurpegia eman zuten jokalariek eta nola gainera, baina lanean jarraitu beharra dago minutu horiek 40ra luzatzeko.

1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu