Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskak ezin garaipenagatik borrokatu estreinuan

TAKE-ko nesken lehen taldea norgehiagoka zaila izan zuen Lasarteko Ostadar taldearen aurka.

Denboraldia garaipen batekin hastea jokalari eta entrenatzaile guztien nahia izaten da, eta ideia horrekin bidaiatu zuten gure neskek Lasartera, bertan gertatutakoa ordea, ez zen Tolosarren interesen bidetik jun. Ostadarreko neskak erakutsi zuten aurten ligan egongo dan talde indartsuenetariko bat izango direla, eta norgehiagoka osoan agindu zuten.

Ez da izan aurtengoa aurredenboraldi errexena Tolosarrentzat. Udaran baja ugari sufritu ditu taldeak,
Itxaso eta Mirenek taldea uztea erabaki dute, Lore urte osoa kanpon igaroko du, eta Amaia eta Anak talde dinamikan egonda ere, oraingoz partiduetan parte ez hartzea erabaki dute. Ezinezkoa da horrelako
aldaketa baten ondoren taldeak ez bizitzea trantsizio garai bat, faltan botako ditugu bai kantxan, bai
kantxatik kanpo ere!

Hala ere, azken asteetan entrenamenduen kalitatean progresio handia ikusi da, eta argi dago, denon
konpromezua eta lanari esker, taldeak hobetzen jarraituko duela aurten ere.

Egoera ia berria beraz larunbat hontakoa, 9 jokalari soilik Miren Fernandezen bajaren ondoren. Aurkaria, azken urtetan mailaz igotzeko borrokatzen dabilen Ostadar. Exigentzia maila beraz altuena. Hala ere, Tolosarrak askotan erakutsi dute borrokatzeko beldur ez direla, eta gogotsu aurkeztu ziran estreinaldi hontara.

Hasieratik utzi zuten argi etxekoak beraiek ere garaipenaren bila arituko zirela gogoz, erasoan erritmo altuan jokatzen zuten, eta TAKEkoek ez zuten aurkitzen bidea hauek gelditzeko. Lehen minututan lortu zuten abantaila markagailuan Ostadarekoek, lehen laurdena 21-12 bukatuz, eta atsedenaldira tartea handituz 41-27rarte.

Ohikoa den bezala, Tolosarrak ez zuten besoak jaitsi, eta hirugarren laurdenean beraien maila onena
erakutsi zuten, partzial hau irabaztea lortuz ere. Momentu askotan, gure nesken defentsa kalitatezkoak izan ziren, baino aurkariak oraindik kalitate gehiagoko saskiratzeekin erantzuten zuten. Esateko gutxi kasu horietan. Erasoan ordea, argi geratu zan oraindik ez dugula lortu beharrezkoa dan kohesioa. Lanen jarraitzea beraz hau lortu arte!

Azken laurdena soberan izan zen Tolosarrentzat, etxekoek beraien nagusitasuna erakutsi zuten eta azken 10 minutuak luzeegiak izan ziren TAKEkoentzat. Bukaerako emaitza 84-57. Dena ez zan negatiboa izan
hala ere, nahiz eta Ostadar izan nagusi, hirugarren laurdenaren amaieran markagailua 59-47koa markatzen zuen, partidua borrokatzeko aukerak ba zeudela erakusten zuena, eta egindako lana ere alde
onak zituela argi utziz. Ez daukagu inongo zalantzarik taldeak goraka egingo duela denbora aurrera doala!

Datorren larunbatean progresio hau erakusteko aukera ezin hobea! Goierriko taldea dator Tolosara,
larunbat atsaldeko ordutegia estreinatzera, 16:00tan Usabalen hain zuzen ere. Ea harmailetan jendea
ikusten dan, kantxan gogok ikusiko direla argi bai dago! Aupa neskak eta 1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu