Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasiera txukuna, garaipenik gabe bada ere

Ondo borrokatu arren, Take Coach Seniorrak 41-50 galdu zuen Arrasateren aurka.

Hasi da denboraldia Senior Mutilen 3. taldearentzak ere. Aurtengoa denboraldi ezberdina izango da, izan ere, taldekide asko berriak izateaz gain, entrenatzailerik gabe lehiatu beharko baitira. Honek desabaintaila argiak dituen arren, guztien borondatearekin entrenamenduak aurrera ateratzen ari dira, eta jarrera orixe izan zen partidan zehar ikusi zena. Norgehiagokarako Erik, Aitor eta Enekoitzen bajak izan arren, azken honek entrenatzaile papera hartu zuen larunbatean.

Taldeak bazekin defentsan eman beharra zuela aurrera pausoa, garaipena lortzeko aukerak
izateko, eta 40 minutuetan zehar laguntzak, komunikazioa eta errebotearen zainketa oso
txukunak izan ziren. Hiruko marratik ere dexente asmatuta, lehen abantailak tolosarrentzat izan
ziren.

Bigarren laurdenetik aurrera, arrasatekoek baloi asko lapurtzea lortu zuten, gure gehiegizko boteak eta paseetan izandako akatsak baliatuz. Etxekoek, ordea, balanze ona eginez, aurkariek gehienez ere 6-8 puntuko aldea ateratzea lortu zuten. Tolosarrek arazoak izan zituzten zenbaitetan saskiratze aukera argiak sortzeko, baina markagailuan gertu jarraitzen zuten.

Azken laurdenan dena erabakitzeko. Hiru minutu falta zirela, aldea 3 puntura murriztea lortu genuen, baina hurrengo bi jaurtiketak huts egin eta erreboteak kanpokoentzat izan ziren. Azkenean, 9 puntu azpitik.

Taldea, hala ere, lan ona egin izanaren sentsazioarekin joan zen etxera. Oraindik hobetzeko
tarte handia dago eta egoera errazena ez den arren, orain arteko giro ona mantentzen badugu
saskibaloiaz gozatzeko eta gauza politak egiteko aukera izango da.

Saskibaloiaz ez ezik, kantxatik kanpo ere ondo pasatzeko gogoa nabari da, bigarren partidua
bigarren afariaz lagundua etorri baitzen. Kasu honetan ere, jokalariak etxera gustora iritsi zirela
dirudi, Markelen gazta tarta ospetsua dastatzeko aukerarik izan ez bazen ere. Gaueko jokaldi onenen artean, Xabik Babeseko Katxutxoan lortutako garaipen handia. Argi dago zein den jarraitu beharreko erritmoa.

1,2,3...TAKE!!!

menu
menu