Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DESKONEXIO TXIKIEK DUTEN GARRANTZIA

Kontzentrazioa minutu guztietara zabaltzean aurrera pausua izugarria izango da.

Aurreko asteburuarekin konparatuta partida oso desberdina izan zen, sentsazio desberdinetakoa. Maila berdintsuko talde baten aurrean topatu ginen, eta beraz partiduan kontzentratuta geunden momentuetan erraz eta komodo jokatzeko aukera izan zuten jokalariek, bereziki ondo defenditu ondoren azkar jokatzeko aukerak aprobetxatuz.
Baino beste batzuetan erasoan galdutako baloiekin eta defentsa ahulekin, aurkariei beraien jokoa egiten utzi genien. Momentu hauei buelta emateko gaitasuna demostratu zuten arren jokalariek deskonexio hauek momentu garrantzitsuetan izateak
erabaki zuten partidua. Izan ere, aurre hartzea lortzen zutenean zetozen momentu eskas hauek.

Lehen minutuak oso parekatuak izan ziren, bigarren laurdenaren hasieran aurre hartu eta jarraian 15-2 ko partziala jaso zuten tolosarrek. Hortik aurrera 10 puntu inguruan ibili zen aldea, aitortu beharra dago 3. laurdenaren erdialdean tolosarrek jokoan beraien
erritmoa gainjartzea lortu zutela baino saskiratze erraz batzuk huts eginda ez zutela gerturatzea lortu laugarren laurdena arte. Hirugarren laurdenaren bukaeran eta laugarren laurdenaren lehen 6-7 minutuetan defentsan marrak igota 4-17ko partziala lortu zutela tolosarrek markagailuan aurre hartuz baina berriro defentsan erlaxatu eta partidua
atzetik amaitu genuen.

Aurrez esandakoa, erabateko kontzentrazioa eta esfortzua minutu guztietara zabaltzea lortzean beste guztia denborak ekarriko du. 1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu