Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kadeteen derbia!

Joan de larunbatean TAKE Iurre Taberna taldeko kadete mutilek derbia jokatzeko aukera izan zuten Take Alde zaharraren aurka

Lehenengo jardunaldian atseden txanda izan ondoren eta bigarrengoan Zast Orioren aurka garaipena eta sentsazio onak eskuratu ostean Takeko beste “lagunen” aurkako derbia jokatzea tokatzen zitzaien gure jokalariei.

Astean zehar izandako entrenamenduetan erakutsitako jarrerak islatzen du partiduan gertatu zena, 13 jokalarietatik 8 eta 9 jokalariek entrenatu baitzuten izandako bi entrenamenduetan eta hori entrenatzaile naiz jokalarientzat ez da batere atsegina.

Hala ere, larunbatean gogotsu esnatu ziren jokalariak aurrean zuten partidua jokatzeko ilusioz, eta beroketan naiz lehenengo bi laurdenetan erakutsi zuten jarrera bikaina izan zen, horren eredu garbia izan zen markagailua, izan ere atsedenaldira aurretik joatea lortu zuten.

Bigarren zatiak aldiz, partidu berri bat zirudien. Defentsako errebote eta despisteei, atakeko erabaki prezipitatuak gehituz 25 - 8ko partziala eman baitzuten hirugarren laurdenean. Honek partidua ia erabakita utzi arren azken laurdenean hortzak estutuz eta atzean jarrera apur bat erakutsiz markagailuko errenta txikitzea lortu zuten. Azken markagailua 57 - 46.

Argi geratu dena lanean jarraitu behar dugula da, hau denboraldi hasiera besterik ez da eta.

1,2,3... TAKE!

menu
menu