Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Nahi ta ezin senior neskak Usabalen

Usabalen jolastutako azken bi partiduetan, galtzaile atera dira gure neskak nahiz eta progresio bat ikusi norgehiagoka batetik bestera.

Goierrin aurka irabazle izan ondoren, gogotsu aurpegiratzen zuen senior nesken lehen taldeak hurrengo bi jardunaldiak. Aldaketak direla eta biak etxen eta oso jarraien (larunbata eta asteartea) jokatzea egokitzen zitzaien, aukera polita beraz garaipen berriak lortzeko. Tamalez, emaitza ez zan izan espero izandakoa, eta bi norgehiagokak porrotarekin bukatu ziren.

Larunbatean Donostiko Askatuak taldearen aurka lehiatzen ziren gure neskak, aurten gorako
postuengatik lehiatuko duen taldea. Partidura, Irati Aldaren bajarekin aurkezten zan taldea, Jasone
Zabalak ordea, bere debuta egin zuen lehen taldearekin.

Hasieratik izan zen nabarmen lehia borrokatua eta zaila izango zela, bi taldeei erasotzea kostatzen
zitzaien, eta defentsak ziren nagusi lehen minutuetan. 4. minutuan etorri zan partiduko lehen saskiratzea Nerea Ugartemendiaren eskutik, baino azkar erantzun zuten Donostiarrak. Nahiz eta bi taldeak arazo antzekoak izan, Donostiarrek markagailuan abantaila hartzen jun ziren gutxinaka. Azken laurdenean 23-29koa zen markagailua Askatuak-eko nesken alde. Baino azken laurden honetako lehen minutuetan Tolosarren erreakzioa iritsi zan. Jasonen hiru saskiratze eta Alaitzen hiruko batek, 32-29koa uzten zuten markagailuan jolasteko 5 minutu geratzen zirela soilik. Tamalez, minutu hauek salbuespen izan ziren partiduan, eta Donostiarrak azkar berreskuratu zuten lidergoa markagailuan. Nahiz eta azken momentuetara markagailua estu zegoela iritsi, azken minutuan Donostiarrek lortutako saskiratzeak 34-43ko amaiera eman zioten partiduari.

Sentsazio negatiboak utzi zituen norgehiagoka izan zen larunbatekoa, talde hontan norma izaten den
jarrera, beste batzuetan baino baxuagoa izan zen, eta horrek bere ondorioak izan zituen kantxan. Gainera,
erasotzeko arazo handiak izan zituen taldeak 40 minutuen zehar. Ala ere, dena ez ziren berri txarrak izan, arratsalde txar batean ere, azken laurdenean aurretik jartzeko kemena izan zuten Tolosarrak, eta Jasonen debut positiboa ere berri ona izan zen.

Entrenamendu bakarra nahikoa izan zuen taldeak txipa aldatzeko, gauzak behar bezala hitz egin, eta
asteartean animoak betikoak ziren taldean. Beste norgehiagoka berria, eta larunbatekoari buelta emateko gogoak jokalari eta entrenatzaileetan. Aurrean, berriro Donostiatik etorriko Añorga taldea. Berriro borrokatua izango zen norgehiagoka. Kasu hontan Nerea Elosegiren bajarekin, eta berriro Jasonen laguntzarekin.

Nahiz eta aurretik hitz eginda izan, aurkariaren 9 zenbaki dun jokalariak, min handia egiten hasi zien
Tolosarrei, ikusteko lehen minutuetan erakutsitako maila, bere taldeko lehen laurdeneko 15 puntuetatik 13lortuz. Ala ere, larunbatean ez bezala, Tolosarrek erantzuna zeukaten aurkariaren saskiratze guztientzat, eta laurdena ixten zuen Aihoan hiruko batek, markagailua 15-13 baten uzten zuen. Bigarren laurdenean ordea Donostiarrak izan ziren nagusi eta atsedenaldira 8 puntuko abantailarekin iristen ziren.

Baino atsedenalditik bueltan erakutsi zuten TAKEtarrak larunbatekoa ez zala errepikatuko, eta bigarren zatian jarrera ezin hobea erakutsi zuten. Bigarren denbora hontan erasoan agresibo eta beldurrik gabe jolastu zuten, eta nahi eta aurkaria defenditzeko arazoak izan, gutxika markagailuan gerturatzea lortu zuten ondo borrokatu eta gero. Ainhoan hiruko berri bat, Krisen beste bat, eta Leire eta Jasonek lortutako saskiratzeak Tolosarrak puntu bakarrera uzten zuten 5 minutu faltan. Tamalez, beste behin, azken mintu hauetan Donostiarrak hobeak izan ziren. Martak 5 puntu lortzen zituen azken mintuan, berriro markagailua estutuz, baino Añorgako neskak jaurtiketa libretik asmatu zuten garaipena ziurtatzeko. 60-54 azken emaitza.

Pena handia berriro garaipen gabe geratzea, baino emaitzak ezin du alde batera utzi taldeak erakutsitako
gogoa egoera zail bati buelta emateko, ezta ere asteartean momentu batzuetan kantxan erakutsitako
hobekuntza. Beti esaten dugun bezala, entrenamenduei esker, gogoari esker, eta talde lanari esker lortzen dira helburuak eta neska talde honek askotan erakutsi du baduela guztitatik soberan. Animo ekipo emaitzak etorriko direla ziur!

Datorren larunbatean beste behin Usabalen izango ditugu lehiatzen, kasu honetan Inter-eko nesken aurka atsaldeko 16:00etan. Azken bi partiduetan bestetan baino ikusle gehiago izan ditu taldeak, ea hau errepikatzen dan, eta kasu hontan garaipen batekin ospatzea daukagun! Aupa neskak, egurra ematera eta 1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu