Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Orbinox taldeko neskei zuzendutako gutuna:

Tolosan, 2018ko azaroaren 12an

Kaixo neskak,

A zer nolako gozatua larunbat goizean Bergaran!! Aspaldi ez genuela horrelako saskibaloi partida bat
bizitzen.

Bergarako taldearen aurkako norgehiagoka erraza izango ez zela bazenekiten, emaitza paretsuak lortu
baitituzue, partidua estu joango zenaren erakusle. Lehen momentutik nabaritu zen etxeko neskak
partiduan sartuta zeudela. Zuei adiz Tolosako bidaiatik esnatzea pixka bat kosta zitzaizuen, zenbait
akats baliatuz markagailuan aurretik jartzea lortu baitzuen Bergarako taldeak.

Baina zer? Zuek ez zinaten gutxiago izango. Pixkanaka aurrera zoazte talde bezala, zuen artean konfiantza gora doala erakutsiz. Eta begira nola diren gauzak, partiduko 40 minutuak amaituta berdinketa islatzen zuela markagailuak. Defentsako lana bikaina, laguntzetara iritsiz... Erasoan ere nahiko fin.

Entrenatzaile eta bertaratuak pozik.
Luzapenean ikusi eta bizi ahal izan zenuten saskibaloia zein polita den: tentsio momentuak kudeatzea, saskiratze bakoitzeko euforia momentuez gozatzea... Markagailuan 2 puntu atzetik joanda Laidak hiruko jaurtiketa izan zuen, gutxigatik kanpora joan zena. Pena.

Emaitzak erakutsi ez zuen sentsazio batekin bueltatu ginen Tolosara. Guk ere ikasi beharra daukagu,
entrenatzaile bezala, momentu horiek kudeatzen. Hala ere, berriro diogu, horrelako partidaz
gozatzeak lanean jarraitzeko hauspoa ematen digula.
Eskerrik asko beraz larunbateko esfortzuagatik. Hori bai, argi izan ez garela honekin konformatuko,
astelehen eta ostiralean berriro ere kantxan izerditzea egokituko zaigula.

Hori da bidea neskak!

Iñigo eta Julen

menu
menu