Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Panelfisa kadete neskak aurrerapausoak ematen jarraituz

TAKEko kadete neskek beste behin erakutsi zuten dinamika positiboan dagoen talde bat direla, Añorga B taldearen aurka jokatutako norgehiagokan.

Berriro Usabalen, eta ohikoa den ordutegian, Panelfisako neskak beste lehia berria aurpegiratzeko
gogotsu aurkezten ziran. Ohikoa ez zena ordea taldearen egitura zen, lehen aldiz baja desberdinei aurre egin behar zion taldeak. Kasu hontan, Izaro, Irati (Juniorrekin jokatzen zutenak) eta June (lesio bat
medio) falta ziren, 8 jokalari soilik beraz partidua aurpegiratzeko.

Oztoporik ez zan izan ordea taldeak erakusteko zertarako den gai. Naiz eta lehen minutuetan
markagailua estu joan, laster ireki zuten lehen hutsunea Tolosarrak. Erasoko trantsizio bizkorrei esker saskiratze errazak lortzen zituzten TAKEkoak, eta Donostiarrak ez ziren gai ritmo hori mantentzeko.
Gauzak horrela, lehen bi laurdenetan emaitza erabakita utzi zuten etxekoak.

Bigarren zatian bide berdinetik jarraitu zuen norgehiagoka. Tolosarrak argi utzi zuten kantxan nagusi zirela bukaerako markagailua 89-23n utziz. Nahiz eta saskiratzeak ez izan dena saskibaloian, bigarren partiduz jarraien jokalari guztiek lortu zuten puntuak pilatzea, entrenatzaileei pozik uzten dien datu horietako bat. Ainhoa 18; Maria Goya 4; Maddi 4; Garazi 18; Loinaz 6; Maria Gurrutxaga 12; Enara 13;
Ane 14. Zorionak neskak!

Hala ere, hobetzeko atalak ere egon ziran larunbat hontan, eta askotan errepikatzen ari garen bezala,
talde bezala hobetzen jun nahi badegu, gure buruarekin exigenteak izatea baino ez da geratzen. Askotan 1X1eko defentsan ez ginan behar bezala makurtu, eta tiro guztiak punteatzeko behar den esfortzua ez genun egin, hortako daude ba entrenamenduak, ondo pasatzeaz gain, detaile hauek hobetzen juteko.

Datorren asteburuan atseden dauke taldeak, astean zehar egin beharko degu ba lan estra bilatzen ditugun
aurrerapauso horiek aurkitzeko. Aupa neskak, orain arte bezala jarraitzea! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu