Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Tolosarrak garaile goiko postuetako norgehiagokan

Partidu guztiak irabazita zuten bi taldeek elkarren aurka jokatzen zuten Usabalean

Hasiera batean partidu borrokatu bat espero zen Erroibide Irun eta Redline Mekanika TAKEren artean. Bi taldeek partidu guztiak irabazita zeuden eta bakarrik batek jarraituko zuen horrela. Tolosarrak ez zuten aukerarik eman hasieratik. Azken partiduetan tolosarrei partiduan sartzea kosta egiten zitzaien baino oraingo honetan ideak garbi zituzten eta 40 minutuz intentsitatea puntu egoki batean mantendu zuten.

Partiduaren inguruan, tolosarrak segituan jarri ziren aurretik, aukerarik eman gabe irundarrei. 22-12 ko partziala lehen laurdenean lortuz. Joko aldetik, garbiago eta ordenatuago jokatzea lortu zuten, defentsan aldiz oraindik ikusten dira akats txiki batzuk, 1x1eko defentsa eta laguntza kontzeptuak hobetuz gero edozein talderen aurka konpetitzeko gai izango dira. Erasoan aldiz, bigarren eta hirugarren aukera asko eskeintzen dizkiete, hau da, erasoko errebote asko hartzen dira. Lehenengo aukeran saskiratzea oso garrantzitsua da, nahiz eta gero gaitasuna izan erreboteak hartzeko.

Jokalariak ezin dira erlajatu nahiz eta emaitzak hori esan, gure mailako talde bat etortzean prest egon behar direlako. Horretarako, entrenamenduetatik hasi behar dute, entrenamendu bakoitza hasten denean kanpoko gauzak kanpoan geratzen dira eta bakarrik saskibaloia inporta du, eta gero gerokoak.

Azken emaitza 84-32 TAKE-ren alde, asteburu honetan aurkeztu zuten beraien kandidatura Euskal ligarako, hala ere, oraindik ez dago ezer egina. Lan handia falta da!!

Datorren astean BKL Murumendi-ren aurka Usabalean goizeko 12tan.

Bertan taldea animatzen izango zaretelakoan,

Aupa TAKE!!!

menu
menu