Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hobekuntza nabaria, baino ez nahikoa

TAKE-ko nesken lehen taldeak norgehiagoka ederra jokatu zuten momentu batzutan, baino ez zan nahikoa izan Azpeitiako taldea gailentzeko.

Gogoz prestatu ziren gure neskak azken larunbat hontako partidurako, aurrean galdurik gabe zetorren
Iraurgiko taldea, eta Tolosarrek azken garaipenak ematen zuten konfiantzakin, ezustekoa emateko gogoz zeuden. Tamalez, Miren baja izan zen larunbatean, belaunak ez bai dio uzten jarraipenarekin saskibaloian jokatzen, ea laster lortzen duen hau superatzea eta daukan guztia ematen dion taldeari. Animo Miren! Berriro ere Jasone etorri zan taldearekin, egoera hau notizi izateaz utziko du laster.

Kantxan aurkezpena ikustekoa izan zen gure nesken aldetik. Kalitate handiko defentsak burutzen zituzten Tolosarrak, ez bakarrik gogortasuna erakusten, kontzeptu defentsibak ere ezin hobeto exekutatuz.
Iratik norgehiagokaren lehen bi saskiratzeak lortzen zituen, eta Nerea Ugartemendiak 5 jarraien sartzen
zituelarik, partiduko lehen abantaila Tolosarren aldekoa zen, 9-4 lehen 7 minutuetan. Kantxan zeuden
jokalari guztien lana eta baita ere aulkitik sentitzen zan babesa aipatzekoa!

Baino Azpeitiakoak urduri ez ziren jarri, eta beraiek ere defentsan oinarrituz, gutxika norgehiagokan
sartu ziren. Atsedenaldira iristeko minutu batzuk geratzen zirela TAKEkoek norgehiagokaren lehen
akatsak burutu zituzten, segurtasun faltan ondorio galdutako baloiak sufrituz, eta aurkariak akats bakoitza saskiratze batekin zigortzen zuen. Ondorioz, atsedenaldira Azpeitiakoek abantaila nabari batekin iritsi zan. 24-35.

Hirugarren laurdenaren lehen saskiratzeak kanpokoentzat izan ziren, baino laster etorri zan Tolosarren erreakzioa. Alaitzen hiruko batek 9-0eko partzial bat ixten zuen, markagailua berriro estutuz 25-29rarte. Izugarrizko lana gure neskek egin zutena. Tamalez, hemendik aurrera Azpeitiko nesken kalitatea izan zen nagusi, pixkanaka 10 puntuko abantaila berreskuratu zuten eta hau mantentzea lortu zuten 40 minutuen amaiera arte. Bukaerako markagailua 33-45.

Komentatu dugun bezala defentsako lana aipatzekoa izan zen, dudik gabe denboraldiko onena, izan ere
Azpeitiko taldea 45 puntutan uztea talde gutxik lortuko dute aurten. Honek konfiantza eman behar digu datozen norgehiagotan, argi uzten baitu azken bi urtetan arrakastan eman dizkiguna atzen eginiko lana
izan dela. Lana egin beharko degu ordea erasoan hobetzen jarraitzeko, larunbaten saskiraketa aukerak
aurkitzea kosta egin bai zitzaigun.

Beti bezala, gogor entrenatzea besterik ez da geratzen, nabaria baita honek bere fruituak ekartzen
dituela. Talde hobea gea gaur, orain dala hilabete bat baino, eta horrek ilusioa sortzen du lanean
jarraitzeko! Ostiralen, berriro Usabalen 20:15tan, eta berriro aurkari indartsu baten aurrean progresio honi
beste atal bat gehitzeko aukera!

Aupa neskak! 1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu