Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DEFENTSAKO LANA NAGUSITZEN DENEAN

Larunbatean kadete mutilak Hernaniko taldearen aurka jokatu zuten partidua. Defentsako lana izan zen nagusi partidu guztian zehar.

Astebeteko geldialdia egin ondoren, larunbatean TAKE Alde zaharrako kadete mutilek partidua jokatu zuten Hernaniko taldearen aurka. Gora beheraz betetako aste baten ondoren etorri zen partidua. Izan ere, taldekide batzuk ezin izan zuten entrenamenduetan egon. Ea aste honetan berriz ere denek batera entrenatzeko aukera duten.

Lehen minututik ikusi zen partidua berdinduta joango zela. Saskiratze gutxi lortzen zituzten bi
taldeek eta honen ondorioz ez zen abantailarik lortzen markagailuan. Gauzak horrela, atsedenaldira puntu bateko aldearekin iritsi ginen.

Atsedenaldian taldeak egindako zenbait akats zuzendu ondoren, gure mutilak gogotsu atera ziren kantxara, partidua borrokatzeko asmoz. Lehen minutuak onak ziren arren, Hernaniko taldea nagusitzen joan zen. Erasoan aukera hobeak bilatzeaz gain, defentsan ere gogorragoak izatea lortu zuten. Gauzak horrela, markagailuan 8 puntuko aldea zuten 30.minutuan.

Azken laurdenean askoz minutu hobeak etorri ziren. Presioaren ondorioz bi baloi jarraian lapurtu eta partiduan sartu ginen. Hala ere, azken minutuetan ez genuen lortu partidua gure aldera ekartzea, azken emaitza 27-33koa izan zen. Larunbatean ikasi genuen aurkari parekatuen aurka ezin dela inolako atseden momenturik izan eta 40 minutuko lana beharrezkoa dela.

Berriro ere, larunbateko partiduaren ondoren, entrenamenduetan ikasten eta gozatzen
jarraituko dugulakoan gaude. Gainera, infantilak ere gure taldeko dinamikan sartzen joango
dira eta guzti honek talde hobea izatera eramango gaitu. Beraz, badakigu, lanean eta gozatzen
jarraitzea besterik ez zaigu geratzen.

Aupa mutilak eta aupa TAKE!

menu
menu