Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partido ia borobila

Azken laurdena kenduta, partido bikaina izan zen infantil neskena.

Larunbat goizekoa 6.jardunaldia izan zen Take Oria Elektricidad-eko taldekideentza, eta aurkari Zarautzeko taldea genuen. Lehenengo laurdenean taldekideak irabazteko gogo ikaragarriekin kantxaratu ziren, joko politta erakutsiz. Horri esker, Zarautz-eko taldea baino gehiago izan ziren.

Hurrengo bi laurdenetan, Zarauzko taldeak maiala pixka bat igo zuen eta markagailuan hurbiltzen hasi zire,n hirugarren laurdenaren amaierarako berdinduta uztera irtxi arte.

Taldea jokoaz gustura eta harro zegoen, baina oraindik azken laurdena geratzen zitzaigun jokatzeko. Tamalez, ez genuen jakin izan azken laurden hori aurrera ateratzen, eta aurkariak 10 puntu jarraian sartu ondoren, penaz geratu ginen. baina ala ere, sentsazio .

Nahiz eta oraindik garaipenarik ez lortu denboraldian zehar, oso gustura geratu ginen partiduko lehen hiru laurdenetan ikusi genuenarekin, izan ere entrenamenduetan landutakoa partiduan txertatzea lortu genuen. Eta bide hori jarraituz gero, iritxiko da noizbait.

Baina orain entrenatzen jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. 1,2,3...TAKE!

menu
menu