Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DEFENSAK DUEN GARRANTZIA

ZAPORE ONAREKIN BUKATU DUTE LIGA TAKE ALDE ZAHARREKOEK.

Asteburu honetan donostian izan dira kadete mutilak. Cafes Aitona Askatuak aurka jokatzeko. Gogo askorekin kantxaratu ziren gure mutilak. Bistan zen beroketatik indartsu eta lehiatzeko gogorekin atera zirela jokatzera.

Baina ez zen horrela izan, Takeko jokalariak lo atera ziren kantxara, defentsan erreboteak utziz, beraien arten hitz egin gabe, lagundu gabe… Horren ondorioz 6 puntuko aldearekin hasi zen etxeko taldea. Erasoan ere lo atera ziren, pase txarrak, tiro zailak, taldean jokatu gabe… Presio on baten ondorioz 8 puntuko partzial bat egin zuten Takekoek. Bigarren laurdenean, pixkat esnatu ziren arren, oraindik ere akatsak egiten jarraitzen zuten. Hala ere atsedenera sei puntuko abantailarekin joan ziren.


Atsedenaren ondoren, taldeak goraka egin zuen, gehienbat defentsan. Baloi asko lapurtu zituzten, errebotea ixten hasi ziren, beraien artean hitz eta laguntzen hasi ziren. Erasoan ere taldeak goraka egin zuen, nahiz eta ez asmatu. Azken laurdenean, defentsa, geroz eta hobeagoa egin zuten, hiru puntu besterik ezizkien sartu. Erasoan asmatzen hasi ziren, lau hiruko sartu zituzten.

Oraindik ere asko dago hobetzeko, lanean jarraitu behar da, entrenamendu guztiak aprobetxatuz, eta bakoitzak bere %100 emanez. 1.2.3…. TAKE!

menu
menu