Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

MEREZITAKO GARAIPENA.

Larunbatean Eibarrera bidaiatu zuten Take Orbinox kadete neskek, azken entrenamenduetako hobekuntza erakustera.

Atsedenaldia eta zubia medio, aurreko bi asteetan partidu gabe gelditu ziren Take Orbinox taldeko
neskak. Entrenamenduetan alderdi fisikoari garrantzia pixka bat gehiago eman diote eta pixkanaka 5x5a planteatzeko eredu desberdinak barneratzen ari dira.

Nahiz eta sailkapenean Eibarko taldea atzetik izan, Tolosako neskak bazekiten ezin zutela fidatu. Ez da
erraza etxetik kanpo partiduak aurrera eramatea. Beraz, beroketa bizkor baten ondoren, gogotsu
kantxaratu ziren gure neskak.

Emaitza 24-39 izan zen. Garaipena. Merezitako garaipena. Markagailuak esaten duela alde batera
utzita, poztekoa dena zera da, hasieratik amaieraraino taldekideak elkar animatzen aritu zirela, erasoan mugimendu politak ikusi zirela eta defentsan geroz eta akats gutxiago egiten ari direla. Ah, eta askotan ikusten ez dena, larunbateko norgehiagokan, taldeko kide guztiek eskuratu zuten gutxienez saskiratze bat! Earra!

Turroi, polboroi eta bonboiez asetu aurretik, neskek badute erronka nagusi bat, Ordiziaren aurkako
larunbateko partidua. Bi taldeak sailkapenean gertu daude eta ikusteko ederra izango den
norgehiagoka bat izango da.

Zorionak beraz garaipenagatik! Hala ere, gu gurera: lana, disfrutatu eta saskibaloiaz ikastera. 1,2,3
TAKE!​

menu
menu