Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ospatzeko arrazoiak

Panelfisako kadete neskak, beste partidu ederra jokatu ondoren, igoera faserako sailkapena lortu zuten.

Egoera polita azken larunbatean gure kadete neskek aurpegiratzen zutena, jakinda garaipen berri batek
igoera faserako sailkapena suposatzen zuela, gogotsu bidaiatzen zuten Donostia aldera. Taldea bajarik gabe eta esperientzia berri honetaz gozatzeko irrikatan beraz.

Donostiarrak ordea, azkar erakutsi zuten beraiek ere gogotsu zeudela, eta kantxan zer egiten duten badakitela. Lehen minutuetan etxekoak ziren nagusi, eta saskiratze errazak lortzen zituzten. Tolosarrak
orduan, defentsako intentsitate maila igo zuten eta partiduan nagusitzen hasi ziren. Ia beti, norgehiagokak ikasketaren bat edo beste uzten digu, eta azken hontan errex nabaritu zan defentsako lanak duen eragina erasoan, pase marrak estutu ezkero, 1X1en dena eman ezkero, laguntzak benetakoak direnean, eta errebotea ixteko lana egiten denean, puntuak errazago etortzen dira. Paradoxikoa dirudi, baino horrela izaten da, eta gure jokalariak argi ikusi zuten hau.

Zorionez, Tolosarrak ikasteko gogoak dituzten jokalariak dira, eta hurrengo minutuetan lan izugarri ona burutu zuten. Erasoan baloi gabeko jokalarien lana nabaria zen, eta kantxa geroz eta gehiago erabiltzen hasi dira. Guzti honi esker, atsedenaldira abantaila 12 puntukoa zen TAKEkoentzat.

Atsedenaldia ondoren etorri ziren ordea taldeko minutu hobenak, 5X5eko defentsan maila hobea erakutsi zuten, eta erasoan ideiak argi izanda, 0-12ko partzial bat lortu zuten, norgehiagoka erabakita utzita
TAKEkoen alde. Garaipen honekin multzoaren lehen postua ziurtatzen dute jardunaldi baten faltan. Zoriontzea besterik ez da geratzen ba neska talde honi!

Gogoratu dena den, emaitzak ez direla denboraldia arrakastatsua den edo ez markatuko dutenak, talde
bezala ematen dugun aurrerapausoa ordea. Eta hortan beti geratzen da egiteko lana. Entrenamenduetan gauza berriak ikasteko gogokin jarraitu, kantxan zaudetela %100a eman, taldekidea animatu, eta saskibaloietaz disfrutatzen jarraitu!

Lehen fase honi larunbat hontan Usabalen 10:30tan emango diote amaiera. Beste aukera bat beraz jokoaz eta taldeaz gozatzeko!

Aupa ekipo!!! Eta 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu