Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ikasgai desberdinak ateratzeko aukera

Panelfisako kadete neskak denboraldiko lehen porrota sufritu zuten norgehiagoka gogor baten ostean.

Bazekiten aldez aurretik TAKEkoek larunbat hontakoa oaingoz jolastutako partidu zailena izateko
aukerak bazuela. Beasaindarrak ere galdu gabe ziran eta bi taldeak egoera berdinean jarraitzeko
intentzioarekin aurkezten ziran Beasainen. Tolosarrek June eta Maria Goya-n bajekin baino Ione Maiza-n
laguntzarekin aurkeztu ziran.

Norgehiagoka hasieran ikuzi zan bi taldeek gogor borrokatzeko prest zaudela, 4 minutu igaro ziren
partiduko lehen puntuak ikusteko. Tamalez, lehen abantailak etxekoentzat izan ziren, 10-2ko partziala
lortuz lehen laurdenean. Baino TAKEkoak ez zuten intentziorik burua jaisteko, eta atsedenaldira
desabantaila soilik puntu batean uztea lortu zuten, 20-19 hain zuzen ere.

Zoritxarrez, bigarren zatian BKL-ko neskak izan ziren nagusi, eta Tolosarrak ez ziren gai izan hauen
saskibaloia gelditzeko. Presio irteeran asko sufritu zuten Tolosarrak, baloi ugari galtzen eta inongo
momentun lortu gabe lasaitasun puntu batekin erasotzea. Defentsan ere ezinean ikusi ziran TAKEkoak momentu askotan, etxekoak jolasten zituzten blokeoak defenditzeko garaian despiste ugari ikusi ziran, eta etxekok puntuak erraztasunaz pilatzen has ziran. Hala ere, hirugarren laurdenaren amaieran, 6 puntuta jartzea ere lortu zuten TAKEtarrak, Anek erasoan lortutako puntuei esker batez ere. Baino bukaeran berriro Beasaingo neskak nagusitu ziran, azken emaitza 49-33n utziz.

Merezimendu guztiz garaipena BKL-koentzat izan zen, erritmo oso altuan jokatzen dute, defentsan
estutzen pasa zituzten 40 minutuak, eta erasoan ideiak nahiko argi dituztela erakutsi zuten. Zorionak
hemendik. Gure neskei egiteko gaitzespen gutxi hala ere, ez zuten inoiz burua jaitsi eta nahiz eta gauzak
hobeto edo okerrago egin, beti jarraitu zuten saiatzen. Momentu batzuetan baloia azkarrago mugitu, ea
talde bat bezala jokatzea falta zitzaigun, baino partidu guztietan ezin da asmatu.

Partidua galtzeari garrantzi handirik ez diogu emango, ezin baitugu ahaztu taldearen helburua ez dela X edo Y partidu irabaztea denboraldian, beti hobetzen jarraitzea baizik, eta hortako, jolastutako
norgehiagoka ezin hobea aurkezten zaigu. Ikasgai ugari etera ditugu, hobetzeko atalak identifikatu dira
eta hauen gain taldeak gogotsu lan egingo duela argi daukagu.

Beti bezala astean zehar lana egitea ba, hurrengo larunbatean aurrekoan baino talde hobea izateko
ideiarekin! Usabalera bueltatzen gara, betiko ordutegian Hondarribiako taldea aurpegiratzeko.

Aupa ekipo!!! Eta 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu