Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zoriontzeko lana defentsan

Take Redline Mekanika 38 - Inar Optika ISB 52

Iñauteriengatik, atsedenaldia zegokigulako eta zubiarengatik hiru asteburu generamatzan partidurik jokatu gabe. Baina jokalariak gogor entrenatu zuten hiru aste horietan zehar, denok egutegian markatuta daukagun egunerako prest egon behar baitugu. Gainera datozen partiduetarako oinarrizko helburu bat finkatu genuen, eta larunbatean ondo baino hobeto bete zuten neskak!

Oraingoan Izaroren eta Iratiren laguntzarik gabe jokatu genuen, guretzat taldeko bi gehiago dira eta hauen falta somatu genuen. Aulkitik Iñigo Orteren laguntza jaso genuen, ongi etorri taldera!

Inar Optika ISB talde gogorra izango zela genekien, baina Takeko neskak ez dira inoiz kikildu behar, ezusteak emateko gai dira eta. Lehen laurdenean Tolosako neskak borrokatu egin zuten, defentsa onak eginez eta erasoan baloia mugituz, 13-17 markagailuan.
Bigarren laurdenean, berriz, defentsan oso itxita jokatu genuen, hirukoak punteatzera iritsi gabe, eta ondorioz markagailuan aldea atera ziguten. Banakako defentsak onak izan ziren, laguntzak iristen ziren baina laguntzak egin ondoren ez ginen gure erasotzailea berriro defenditzera iristen. Saskibaloiak askotan erakusten digu egiten ditugun akats txikienak ere zigortzen dituela, beraz, kantxan %100a eman behar da uneoro. 19-33 markagailuan.

Atsedenalditik bueltan gure helburua hiruko jaurtiketetara iristea zen, eta ondo lortu genuen. Azken bi laurdenetan hiruko bat soilik sartu ziguten, baina Takeko neskak ez ziren atzean geldituko eta SaioSaren 3+1a poltsikora!
Beti esaten dugu bezala, defentsan ondo defendituz gero ondo erasotzeko gai den taldea garela, eta azken zatian argi eta garbi ikusi zen. Hirugarren laurdena irabazi zuten Takekoek, 13-11ko partzialarekin.
Azken emaitza 38-52koa izan bazen ere, partidua sentsazio onekin amaitu genuen.
Zorionak neskak defentsan egindako lanarengatik! Erasoan botatzen jarraitu behar dugu, noizbait baloia uztailetik atera beharrean sartuko da eta.
Aupa zuek, 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu