Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

KADETE MUTILEN DENBORALDIKO BIGARREN PARTIDUA.

Euskal ligako kadete mutilek denboraldiko bigarren partidua jokatu zuten “Fundacion Bilbao Basket” aurkari boteretsuaren aurka.

Goi mailako entrenatzaileei maiz entzuten diegun moduan, denboraldi hasierek beti izaten dute zailtasuna. Udara ondoren forma fisikoa berreskuratzea, helburu taktiko eta teknikoak barneratzea... ez da lan makala lehen aste hauetan egin beharrekoa. Gure kadete mutilak abuztuan hasi ziren entrenatzen eta ordutik, lanean aritu dira gelditu gabe.
Hilabete eta erdi lanean igaro ondoren, larunbat honetan gure mutilek usabalen jokatzen zuten
lehen partidaz gozatzeko aukera izan zuten. Aurreko astean, aurkari oso indartsu baten aurka indarrak neurtu ondoren, beste behin ere, ikasten eta disfrutatzen jarraitzeko beste aukera bat zuen taldeak. Ordubete lehenago geratu, kantxa prestatu, ondo berotu, eta partidura egurra emateko prest atera ziren.

Lehen minututik ikusten zen Bilboko mutilak fisikoki gure jokalariak baina handiagoak zirela, eta
beraz, fisikoki esfortzu handia egin beharko zuela taldeak 40 minutuetan partidan mantendu
ahal izateko. Poste bajuko defentsa, presio irteera... guzti horiek ziren astean zehar landu eta aplikatu beharrekoak. Partiduaren hasieran, taldeak urduritasunak eta gaizki egindakoak ordaindu eta 0-15eko partziala jaso zuen. Baina partzial hau jaso ondoren, taldeak harro egoteko moduko minutuak egin zituen. Izan ere, ez da erreza fitxaketez eta kanpotarrez beteta dagoen talde bati 51 puntu sartzea. Ez da erreza 0-15eko partzial baten ondoren ez urduritzea eta lanean jarraitzea. Ez da erraza aulkitik aldaketa eskatu eta ehuneko ehuna ematea.
Ez da erraza, baina gure mutilek guzti horiek lortu zituzten. Eta minutuak aurrera joan ziren
bitartean, lana ere hobetzen joan zen. Azken 10 minutuetan ordea, partida erabakita zegoela
pentsatu, eta taldearen intentsitatea jaitsi egin zen. Honen ondorioz, partidu amaieran, markagailuan jartzen zuenak ez zuen bi taldeen arteko benetako aldea islatzen.

Laburbilduz, esan daiteke taldeak oso lan ona egin zuela larunbatean, eta gainera, ikasi zuela ez
dela intentsitatea jaitsi behar partiduaren egoeraren arabera. Beraz, oso pozik egoteko moduko
lana! Gainera, guzti honetaz gain, 40 minutuz animatzen egon ziren guraso eta anai-arrebak ere
izan zituzten jokalariek. Eta hori ere, eskertu eta txalotu beharrekoa! Bejondeizuela!

Datorren asteburuan, taldeak Azpeitira bidaiatuko du lan onarekin jarraitzeko asmoz! Jarraitu
dezagun gozatzen eta jarraitu dezagun ikasten! Bide zuzenetik goaz!

Aupa mutilak! 1,2,3... TAKE!!!!

menu
menu