Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Beti gogorako ditudan hiru urte. Mila esker neskak!!!

Entrenatzaile eta pertsona bezala ezin aberasgarriago izan den etapa bati agur esateko momentua iritsi da. Eskerrak emateko garaia da. Amaitzearen pena eta bizitako guztiagatik poza nabarmenak.

Beldur puntu batekin baino ilusioz beteta, orain dala 3 urte senior nesken taldean entrenatzaile izateko ardura hartu nuen, bere gora beherak barne, esperientzia ezin hobea izan da. Gaur egun, orain dela
3 urte baino entrenatzaile hobea naiz, ziur pertsona bezala ere garatzen lagundu ditela, eta bidai honek
eman diten esperientziak betirako gordeko ditut. Guzti hau, nola ez, jokalariei esker izan da, eta klubeko espazio hau erabili nahi det zuei eskerrak emateko.

Mila esker beraz Ainhoa, Alaitz, Ana, Amaia Iraola, Amaia Uranga, Irati, Itxaso, Kris, Leyre, Lore,
Maddi, Maria, Marta, Miren Berasategi, Miren Fernandez, Nerea Elosegi eta Nerea Ugartemendia. Baita ere hiru urte hauetan lagundu diguten junior guztiei, taldeko beste bat izan bai zarete kasu askotan. Zuei guztioi esker izan baita esperientzia hau gogoratzekoa.

Hasieratik lana egiteko gogoa erakutsi zenuten, taldearen giroa beti oso positiboa izatea lortu
zenuten, eta entrenatzeko gogoak eta partidua iristeko irrikak inoiz ez bezala izan ditut zuei entrenatzen, zenbat balio dezuten erakusgarri! Guzti honi esker, emaitzak azkar iritxi ziran. Lehen bi urtetan izugarri onak izan ziren 4 eta 5. postuetan bukatuz eta bi kasuetan Final Four-etik pauso batera geratuz. Azken urtea ordea partiduak aurrera ateratzea zailagoa izan zen, agian aldaketaren momentua iritxi zenaren adierazle...

Barkamena eskatu asmatu ez dudan momentuengatik, eta jarritako gogoak nabari egin direnaren esperantzarekin agurtzen naiz. Talde honek bide polita du aurretik, aurrerapauso berriak emateko aukera, eta TAKE-ko nesken arloaren erakusgarri izateko ardura. Espero det, bide hontan gaur orain dela hiru urtebaino aurreratuago utzi izana taldea.

Dena den, kantxan barruan gozatutakoa ezerean geratzen da kantxa kanpon bizitako guztiarekin.
Egindako erlazio pertsonalak izugarri aberasgarriak izan dira niretzako, esan bezala zuei ezagutu izana
aberastu egin nau, eta guztiz ziur nago erlazio hauek betirako izango direla. Nola ez, kantxatik kanpo
bizitakoa aipatzen badugu, ezin alde batera utzi ekipoko afariak eta ondoren etortzen ziren parrandak.
Giroa pare gabea izaten zan soziedadean, eta ondoren zetozen parrandak gogoratzekoak!
Ez ditut aipatu gabe utzi nahi aurredenboraldietan Jacan igarotako asteburuak, hauek gogoratzeak
irrifar bat ekartzen bai dit aurpegira. Denboraldi bati hasiera emateko modu ezin hobea zan, eta bertan
egoteko egindako esfortzua bai zuen aldetik bai klubaren aldetik eskertzekoa izan da. Oroitzapen oso
politak ditut egun hoietaz eta hori ere betirako
eramaten dudan beste zerbait da!
Jokalariei eskerrak eman dizkizuet bezala, ezin aipatu gabe utzi Iki. Hiru urte hauek ezinezkoak
izango ziren niretzako zure laguntza gabe. Beti sostengu bezala izan zaitut esperientzia honetan, batea egin dugun bide bat izan dela sentitzen det, eta bion artean sortutako harremana estima oso altuan daukat!
Nahiz eta lehen planoan inoiz egon ez nahi izana, argi daukat taldearen bide onaren errudun zarela, mila
esker Iki!

Denboraldi berria hasten dezute larunbat honetan, eta momentu egokia iruditu zait hitz hauek
hemen uzteko, baita ere Iñigo eta Ion Anderi hitz batzuk botatzeko aitzakia bezala. Jada nabaria da egiten hari zareten lan ona, taldea gogoz entrenatzen ikustea daukagu, eta konbentzituta nago denboraldia
gogoratzekoa izango dela! Eskerrik asko hartutako erantzukizun honengatik, disfrutatu esperientzia, zorte on denboraldiarekin!

Askotan esan dizuedan bezala neskak, aurten zaletu leial bat irabazi dezute, (nire oihuaz ez
zarete libratu). Jarraitu orain arte bezala taldeaz disfrutatzen, jokalari eta talde hobea izateko lanen
jarraitu, partiduetan beti bezala tope eta badakizute: Eguuurrrrrraaaaaa!!!

menu
menu