Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HASIERAK

TAKEko nesken lehen taldeak larunbatean hasi zuen denboraldia Eskoriatzako taldearen aurka.

Senior nesken lehen taldeak ziklo berri bati eman dio hasiera aurten, entrenatzaile aldaketa aitzakia izanik. Azken hiru urteetan Alain eta Ikik egindako lanari jarraipena emateko, abuztu amaieran elkartu ginen aurre denboraldia martxan jartzeko asmotan.
53 egun pasatu dira lehen partidua jokatu dugun arte… Luze joan da. Larunbat honetan azkenean partiduetako behar bezala atondu eta 40 minutuz lanean aritzeko prestatu ginen. Lehenengo minutuetatik gogor hasi ginen defentsan, aurkariari erraztasunik eman gabe. Horren lekuko da lehen laurdenean 2 puntu besterik jaso ez genituela.
Eskoriatzakoek eginiko defentsako presiotik behar bezala irten eta puntu mordoa lortu genituen kanasta azpian. Ez da erraza defentsan gabezia ugari erakusten dituen talde baten aurka aritzea, partidua askotan joan etorri azkarra bilakatu zen, estatikoan erasotzeko aukerarik gabe. Gure neskek arazorik gabe lortu zuten Eskoriatzako taldeari aurre egitea.
Entrenatzaileek gehien txalotu zutena 40 minututan izandako jarrera izan zen. Kantxan zeukaten guztia eman zuten TAKEko neskek eta aulkitik partiduan sartuta egon ziren elkarri animoak emanez.
Gogoratu neskak, hitz egiten ez duen talde bat…! Hau da bidea!
1,2,3… TAKE!

menu
menu