Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PAUSOZ PAUSO AURRERA

Redline mekanika TAKE kadeteek Santurtzin jokatu zuten larunbat goizean. 40 minutuz borrokatutako partida izan zen.

Aurreko astean Bilbon egindako lan onaren ondoren, aste honetan, Santurtziren aurka jokatzea
egokitu zitzaion taldeari. Astean zehar ondo entrenatu ondoren, joko eta sentsazio onekin
jarraitzeko asmoz joan ginen partidura. Ble eta Danelek, lesioak medio, jokatzeko aukera ez
zuten arren, aulkitik animatzen lagundu ziguten partidu guztian zehar. Ea hurrengo partidurako
bueltan ditugun.
Partidua intentsitatez hasi genuen. Defentsan blokeoak abisatzen, 1x1 defentsan eusten, eta
errebotea kontrolpean izaten. Horrela, lehen minutuetan markagailuan abantaila txiki bat
lortu genuen. Ondorengo minutuetan ordea, defentsako maila jaitsi genuen eta Santurtziko
taldeak markagailuari segituan buelta eman zion. Ezin dugu ahaztu horrelako aurkarien aurka
ezin dugula intentsitatea jaitsi.
Hala ere, ez genuen saskibaloian jokatzez utzi, eta partidua borrokatua joan zen 40 minutuz,
aurretik jartzea lortu ez genuen arren. Taldeak erasoan emaria baduela erakutsi zuen. Baloia
ondo mugitu eta 1x1ean abantailak sortu genituen. Gainera, hirukoak bakarrik bota ahal
izateko egoerak ere sortu ziren. Defentsan ordea, oraindik ere hobetzeko asko dugula argi
geratu zen. Blokeoak defenditzeko garaian, laguntzak egiteko garaian... askoz gehiago hitz egin
behar dugu.
Lanerako gogoa ez zaigu falta, eta astez aste landutako gauzetan hobekuntza nabaritzen du
taldeak. Hau da bidea. Aurreko astean aipatu genuen moduan, garaipenak iritsiko dira!
Bitartean, jarrai dezagun entrenamendu eta partidu bakoitzean saskibaloiaz gozatzen eta
ikasten!
Aupa mutilak! 1,2,3... TAKE!

menu
menu