Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

NAHI ETA EZIN

TAKE senior nesken lehen taldeak ezin izan zuen larunbatean Ostadarren aurka garaipena lortu.

Partidu gogorra espero genuen. Maila oneko taldea da Lasartekoa, jokalari sendoak dituzte eta bikain jokatzen dute saskibaloian. Hori kontuan hartu eta partidua borrokatzeko asmoz kantxaratu ginen.

Lehen laurdenetik erakutsi zuten Lasarteko neskek partidu zaila izango zela. Orain arte gutxitan bizi dugun zerbait bizitzeko aukera izan genuen: markagailuan 10 puntu atzetik joatea.

Momentu horietan atera behar da barruan dugun grina eta taldea indartuko duen jarrera, pixkanaka lortuko dugun zerbait izango delakoan gaude.

Atsedenaldira 5 puntu behetik iritsi ginen, bigarren laurdena bikain amaituta. Hirugarren laurdena izan zen erabakiorra. Kanasta azpian min eman ziguten eta ezin izan genuen erasoan asmatu. 62-48koa izan zen markagailua. Neskak, gogoratu momentu zailetan dugun jarrerak
(positibo edo negatiboak) eragina duela gure jardunean!

Bi aste barru Oiarsoren aurkako partidua. Bertan jarri beharra daukagu fokoa. Akatsetatik ikasi eta talde indarraz baliatuta aurrera pausoak ematea egokitzen zaigu.

Aupa neskak!

menu
menu